Gospel doinuak, Gasteizko Jazzaldia abiatzeko
el doinuen indarrak eta espiritualtasunak abiatuko dute astelehen honetan Gasteizko Jazzaldiaren 36. edizioa. Bost emakume afroamerikarrek osatzen dute Sweet Honey in the Rock taldea, eta emakume horien ahots indartsuekin eta gizarte bidegabekerien kontrako kantuekin ekingo diote 2012ko hitzorduari.
Aurten, Estatu mailan Gasteizen bakarrik entzungai izango dira 14 zuzeneko ekarriko ditu jaialdiak, tartean Sonny Rollins saxofoi-jotzailearena. Artista handiak itxiko du Gasteizko Jazzaldia. Aurretik, baina, Pat Metheny, Gilberto Gil eta Joe Lovano eta Joshua Redman (munduko saxofoi-jotzaile garrantzitsuenak) ere izango dira Gasteizen.
Egitaraua:
Uztailak 17, asteartea: Stefano Bollani trio / Joe Lovano + Dave Douglas (Sound Prints).
Uztailak 18, asteazkena: Joshua Redman eta The Bad Plus / The Soul Rebels.
Uztailak 19, osteguna: Esperanza Spalding / Gilberto Gil.
Uztailak 20, ostirala: Pat Metheny (Unity Band) / Fred Hersh trio.
Uztailak 21, larunbata: Sony Rollin.
Zure interesekoa izan daiteke
Delinqüentes, Cervatana eta Tremenda Jauria En Vivo jaialdian arituko dira, Iruñean
ABAO Bilbao Operak "La traviata" lanarekin abiatuko du 75. denboraldia
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko