Joshua Redman agertokira, Gasteizko Jazzaldiaren hirugarren egunean
Gasteizko jazz jaialdiak hirugarren eguna du asteazken honetan, eta Joshua Redman eta The Soul Rebel izango dira eguneko protagonistak.
Joan den urteko saxo tenor handiena da askorentzat Joshua Redman, eta 90eko hamarkadako saxofoi-jotzaile entzutetsu eta karismatikoena. Taula gainean The Bad Plus banda izango du lagun, Mendizorrotzan.
Aurretik, The Soul Rebel igoko da agertokira. New Orleansen (AEB) hirian sortu zen taldea, Katrina urakanak hiria suntsitu ondoren. Funk eta hip-hop doinuak jorratzen dituzte, eta HBO kateko ''Treme'' telesailan eta 2010eko Superbowlen agertu ondoren egin dira bereziko ezagun. Metallica taldearekin ere jo izan dute zuzenean.
Principal antzokian, bestalde, Phronesis hirukotea arituko da.
Jazzaren distira
Sweet Honey in the Rock taldearen emanaldiaren ondoren, Gasteizko jazz jaialdiaren 36. edizioak Joe Lovano eta Dave Douglas hartu ditu astearte honetan. Jazz modernoaren bi maisu dira, eta Sound Prints boskotearekin aritu dira Mendizorrotzan. Aurretik Stefano Bollani piano-jotzaile italiarra izango da agertokian, 2012ko Jazzaldiaren bigarren jardunaldian.
Jazz doinuak nagusi Gasteizen, larunbata arte
Gauero, jazz munduko izen handiekin gozatzeko aukera egongo Arabako hiriburuan, uztailaren 21a arte. Hona hemen egitaraua:
Uztailak 18, asteazkena: Joshua Redman eta The Bad Plus / The Soul Rebels.
Uztailak 19, osteguna: Esperanza Spalding / Gilberto Gil.
Uztailak 20, ostirala: Pat Metheny (Unity Band) / Fred Hersh trio.
Uztailak 21, larunbata: Sony Rollin.
Zure interesekoa izan daiteke
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko