Julio Iglesias, Bilboko Euskalduna Jauregian
Julio Iglesias abeslaria ostegun honetan izango da Bilboko Euskalduna Jauregian. Estatuko bederatzi hiritan izango da, azken lana aurkeztuz, "Julio Iglesias 1". Abeslariaren betiko arrakastak "soinu berriarekin eta teknologia berriekin" nahastu ditu. Azken 20 urteetan lehen aldiz arituko da abeslaria Bizkaiko hiriburuan.
Musika arinaren nazioarteko abeslaria Euskaldunako Auditoriumean izango da, eta “Hey”, “De niña a mujer”, “Por el amor de una mujer”, “Nathalie”, “Un canto a Galicia”, “Lo mejor de tu vida”, “Me va, me va”, “Manuela”, “México lindo”, “Ay Jalisco no te rajes” eta “Me olvidé de vivir” abestiak gaur egungo soinura ekarriko ditu.
Sari eta omenaldi andana jaso ditu eta milioika lagunen aurrean abestu du. Hollywoodeko Paseoan izar bat ere badu Iglesiasek eta irailaren 8a "Julio Iglesias eguna" izendatu dute Miamin. Gainera, Guiness Liburuak eskainitako Diamantezko Diskoa jaso du, hizkuntza ezberdinetan inork baino disko gehiago saltzeagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Arde Bogota taldeak San Mamesen joko du ekainaren 12an
BIMEk 70 kontzertu eta Alaska, Luz Casal, Rafa Sardina eta beste profesional batzuekiko topaketak eskainiko ditu
Delinqüentes, Cervatana eta Tremenda Jauria En Vivo jaialdian arituko dira, Iruñean
ABAO Bilbao Operak "La traviata" lanarekin abiatuko du 75. denboraldia
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko