Echo and The Bunnymen, Delorean, eta Austra, Donostiako Jazzaldian
Heineken Jazzaldiko Agertoki Berdeko egitaraua itxita dago dagoeneko; Echo And The Bunnymen 80ko hamarkadako banda britainiar oinarrizkoa eta Delorean nazioartean arrakasta handia lortu duen Zarauzko taldea uztailaren 24an arituko dira, James Vincent McMorrow kantautore irlandarra 25ean eta Austra elektro-gotiko hirukote kanadarra 26an.
Agertoki berean, hauek zeuden konfirmatuta dagoeneko: Ray Davies eta George Clinton (uztailak 24), The Horrors (hilak 25), eta Vintage Trouble (hilak 26). Aurretik iragarritako Wire post-punk bandaren kontzertua, ordea, Heineken Terrazara lekualdatu da.
Agertoki Berdeko kontzertu guztiak doakoak dira, eta horela gelditu da programa:
Uztailak 23 (asteazkena)
21:30 Ray Davies
24:30 George Clinton
Uztailak 24 (osteguna)
21:30 Delorean
24:30 Echo And The Bunnymen
Uztailak 25 (ostirala)
21:30 James Vincent McMorrow
24:30 The Horrors
Uztailak 26 (larunbata)
21:30 Austra
24:30 Vintage Trouble
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da