Musika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Twin melody ordiziarrak, Youtubeko abeslari izarrak

17 urteko bikiek milioi batetik gora bisita jaso dituzte Youtuben, pop artista ezagunen bertsioekin.

Twin Melody ordiziarrak, Youtubeko abeslari izarrak

Twin melody taldea Ordiziako bi bikik osatzen dute, Aitana eta Paula Etxeberria ahizpek hain zuzen ere. 17 urteko neskato hauek arrakasta itzela lortu dute Youtuben argitaratu dituzten bideoekin. Izan ere, milioi batetik gora bisita eta 15.000 jarraitzaile baino gehiago dituzte.

Etxeberria ahizpek mundu osoko pop abeslari ezagunen abestien bertsioak kantatzen dituzte, eta abestien bertsioak Youtubera igotzen dituzte, etxean grabatu eta gero. Gainera, pianoa jotzen dute, eta instrumentu horren laguntzaz abesten dituzte kantak.

Shakiraren 'Can’t remember to forget you' abestiaren bertsioaren bideoak, adibidez, 175.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu jada.

Ez daude oso ohituta edo ez dituzte zuzeneko kontzertu asko ematen, baina Ordizian jo izan dute, Ordiziarrock jaialdiaren barruan, eta baita Barrena kultur etxean antolatutako emanaldietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X