Europar musika izango da Bidasoa Folken ardatza, abuztuaren 22tik 24ra
Bidasoa Folk abuztuaren 22tik 24ra Hondarribia, Hendaia eta Irunen egiten den jaialdiak proposamen multikulturala aurkeztuko du, europar artistak nagusi direla. Frantziako, Belgikako, Portugalgo eta Kataluniako artistak izango dira, baita kubatar musikari bat ere.
Hiru jardunaldietarako, emanaldi bikoitza prestatu dute. Lehenengoa Hondarribian izango da, eta Lo Cor de la Plana Marseillako taldeak eta Eme Alfonso kubatar artistak joko dute.
Bigarren egunean, Hendaiara helduko da Bidasoa Folk: Mandolinman belgikarren eta Chicuelo & Duquende katalanen kontzertua egongo da bertan. Hirugarren jardunaldian, Irunen, Toques de Caramulo (Portugal) eta La Iaia (Katalunia) egongo dira.
Josean Martin jaialdiko zuzendari artistikoak Juan Gomez ‘Chicuelo’ gitarristaren emanaldia azpimarratu du, besteak beste: “Flamenkoko artista handienekin jo du”, azaldu du. Gainera, Eme Alfonso soula, jazza eta musika latinoa nahasten dituen kantaria ere goraipatu du: “Pablo Milanesekin, Silvio Rodriguezekin, Chucho Valdesekin eta Fito Paezekin jo du, esaterako”.
Zure interesekoa izan daiteke
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko