Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
Travellin’ Brothers: '2016a luxuzkoa izango da'
Travellin’ Brothers bluesa da; Europako blues talderik onena da, izan ere. Baina hori baino gehiago ere bada: swinga, funka, soula… Eta hori berrestera dator zazpigarren diskoarekin.
Duela hamabi urte eman zuen lehen pausoa Travellin? Brothersek, Leioan. Orduan abiatu zuten anaia bidaztiek ibilbidea, AEBko hegoaldeko doinuek akuilatuta, eta orain, 820 kontzertu, ehunka mila kilometro eta milioika esperientzia geroago, zazpigarren mugarria ezarri dute, ?One day in Norway? diskoa.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Macklemore rap abeslaria Ed Sheeranen biratik kanporatu dute Palestinaren aldeko aldarriak egiteagatik
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Erramun Martikorenak "Atzar Gaiten" diskoa aurkeztu du Baigorrin
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Silvio Rodriguezek Bilbo liluratu du bere abestiekin
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Silvio Rodriguezek geldialdia egin du Bartzelonan, Euskal Herrirako bidean
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Zuzenean: Basking Beat & Bite
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
ETS taldeak hankaz gora jarri du Europa parkea, "Badator Marijaia" abesten
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Dolly Parton hil da, country musikaren izar ospetsua
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Zea Mays, Leire Martinez, Bebe, M-Clan... Aste Nagusiko kontzertu guztiak
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
ETS taldeak dantzan jarriko du gaur Bilbo, Europa parkeko kontzertuen lehen gauean
Gehiago ikusi
Musikari dagokionez, bluesa duzue oinarri, baina zuen ibilbidean, besteak beste, swing, gospel eta soul doinuez aberastu duzue Travellin? Brothersen eskaintza. Zer aurkituko du entzuleak ?One day in Norway? diskoan?Hala da, bluesa dugu abiapuntu, eta amerikar erroko soinuetan barneratu gara, beldurrik eta konplexurik gabe. Beti egin izan dugu hori: inoiz ez gara blues klasikoko taldea izan, eta nahasketa hori nabariagoa da, agian, azken urteetan. Apurka-apurka, gure nortasunaren ezaugarri azpimarragarrienetakoa da uztarketa hori, gure soinuaren bereizgarri behinena.Diskoko doinuak bluesetik gospelera doaz, swinga, funka, countrya, folka eta New Orleanseko berezko soinuak alboratu gabe, eta denak oso modu naturalean eta gure ukitua jarrita uztartu ditugu.Zergatik aukeratu zenuten Norvegia eta zergatik Juke Joint estudioa? Zer bilatu zenuten bertan eta, behin diskoa entzunda, zer eman dizuela uste duzue?Hasieratik, oso argi genuen seiok batera grabatu nahi genuela, elkarrekin joz, antzinako gisan? Berehalakotasunaren magia harrapatu nahi genuen, bi urteko bira ikaragarriaren ostean bizi dugun une gozoa baliatuta.Bilatzen genuen horretara gehien hurbiltzen zena zelako aukeratu genuen Norvegiako estudio hau, eta hiri horretan egiten zen jaialdi batean jo behar genuela probestu genuen grabazioa egiteko.Oso pozik gaude emaitzarekin. Gure indargune nagusia zuzenekoa da, eta hori grabazio honetan argi gelditzen dela uste dugu. Gainera, diskoaz arduratu zen ingeniaria oso aditua da horrelako grabazioetan, eta estudioa oso berezia da, vintage estilokoa: Stax Studio Memphiseko estudioan erabili zuten mahaia du, bertan erabiltzen ziren mikrofonoak?Emaitza bikaina da: garai hartako benetako soinua lortu dugu, baina egungo ukitua eman diogu, gure konposizioei esker. Oso gustura gaude emaitzarekin.Gaztelupeko Hotsak orain arteko diskoetxea utzi duzue, eta zuen zigilu berriarekin, Magnolia Recordsekin, merkaturatuko duzue lan berria. Zergatik erabaki hori orain? Zer abantaila eta desabantaila dauzka formula horrek?Lehenik eta behin, esan behar dugu Gaztelupeko Hotsakekin oso ondo moldatu garela. Harreman oso ona izan dugu, eta bi aldeontzat izan da onuragarria. Haien izenak asko lagundu digu, eta, beraien ikuspegitik, beren katalogoan gehien saltzen zuen taldea izan gara, seguru asko. Hartara, eurentzat ere izan da ona gure arteko harremana.Orain, alde guztien erabateko kontrola izan nahi genuen, diskoei dagokiena ere bai. Geure burua kudeatzeko gai gara, eta taldearen egunerokoan aurrerapausoa izango delakoan gaude. "The best is yet to come" da disko berriko aurrerapen kantuaBehin diskoa kaleratuta, zer du aurretik Travellin? Brothersek?Aurretik duguna gehien gustatzen zaiguna da: kantuak zuzenean jotzea, eta ahalik eta jende gehienari erakustea.Zuzeneko taldetzat daukagu geure burua, bira etengabean bizi gara, eta diskoak ezinbesteko aitzakia dira lantzean behin material berria eskaintzeko, errepertorioa berritzeko eta gure kezkak agertzeko.12 urte daramatzagu biran gelditu gabe, baina beti saiatu gara, urte eta erdian edo bi urtean behin, material berria grabatzen eta gure eskaintza berritzen. Ezinbestekoa da talde moduan hazteko eta gero eta kalitate handiagoa izateko.Luxuzko urtea dugu aurretik. Agenda gainezka dugu ia, diskoa atera aurretik, eta 2017rako ere itxi ditugu kontzertu batzuk. Panorama paregabea dugu aurretik: diskoa aterata, ez zaigu lanik faltako, kontzertu gehiago itxiko baititugu.Gaur-gaurkoz, 14 herrialdetan baino gehiagotan joko dugula esan dezakegu; beraz, oso itxura ona du. Zoriontsuak gara, gehien gustatzen zaiguna egin ahal dugulako. Lan handia egin dugu horretarako, eta jarraitu egingo dugu.Amerikar erroko musikak bolada gozoa bizi du Euskal Herrian, antza denez: Dead Bronco, Los Brazos, Moonshine Wagon? Fermin Muguruzak ere grabatu du bere azken diskoa New Orleansen! Zeri zor zaio, zure ustez, loraldi hau? Hala ematen du, baina ez dut uste oraingo fenomenoa denik. Beti egon da amerikar erroko musikaren eszena bat.Gertatzen dena da lehen gutxiago ikusten zela. Euskadin Euskal Rock Erradikala izan da nagusi hainbat urtez, gero euskarazko sasiheavya-ren mugimendua etorri zen, eta hori besterik ez zegoela ematen zuen. Toki handia hartu zuten, eta oso zaila zen atzean zer gertatzen ari zen ikustea. Baina horrek ez du esan nahi besterik ez zegoenik; guk egon bazegoela esan dezakegu.Orain, Euskal Herrian horren hedatuta egon diren mugimendu horiek indarra galdu dute, nire ustez, eta, sareei esker, jendeak kanpoan egiten dena ezagutzeko aukera du, zerbait gehiago badagoela ikusten hasi da, eta horren alde egiten ari da.Nolanahi ere, amerikar erroko musikarentzako garai txarretatik gatozenok gogo biziz borrokatu behar izan gara atsegin dugunaren alde. Gustuko dugun musikak orain une gozoa bizi baldin badu, aprobetxatu eta gozatu egingo dugu, bukatzen den arte.Hori bai, ez larritu: moda pasatzen denean ere, jo eta ke jarraituko dugu, beti egin izan dugun bezala!