Linkin Park taldeko abeslaria, Chester Bennington, hilda topatu dute
Chester Bennington, Linkin Park rock taldeko abeslaria, hilda topatu dute ostegun honetan, Los Angelesko Poliziak baieztatu duenez.
Antza denez, artistak bere buruaz beste egin du. Gorpua Los Angeleseko etxebizitza batean topatu dute, 09:00etan (18:00ak, Euskal Herrian), urkatuta.
Bennington bi aldiz ezkondu zen, eta sei seme-alaba zituen. Alkoholarekin eta drogekin hainbat arazo izan ditu, eta behin aitortu zuen bere buruaz beste egitea ere pentsatu duela, umetan sexu-abusuak egin zizkiotelako.
Benningtonek harreman estua zuen Chris Cornell zenarekin. Soundgarden taldeko abeslaria ere urkatuta agertu zen, maiatzean.
Gaur, hain justu, Cornellek 53 urte beteko zituen, Chesterrek gutun ireki bat idatzi zion bere buruaz beste egin zuen egunean.
"Beatlesekin egin dut amets bart. ‘Rocky Racoon’ abestia buruan nuela esnatu naiz, eta emazteak kezkatuta begiratu nau. Laguna hil egin zaidala esan dit. Hainbat oroimen etorri zaizkit burura. Negar-zotinka ari naiz oraindik, baina eskertu egiten ditut zurekin eta zure sendi harrigarriarekin pasatu ditudan uneak", idatzi zion.
Linkin Park azken hamarkadetako rock talde ospetsuenetakoa eta arrakastatsuenetakoa da.
Orotara 70 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osoan, eta bi Grammy sari ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
ETS eta Celtas Cortos, Getxo Folkeko kartelburuak
Getxoko Folk Jaialdiaren 42. edizioak Dulce Pontes fado musikariren kontzertu bat eta “Xalbador, Urepeleko artzaina” ikuskizuna ere eskainiko ditu, irailaren 9tik 13ra.
Eztanda punk eta rock jaialdia atzeratu dute
Urdulizko jaialdia ekainaren 5ean eta 6an zen egitekoa, eta atzeratu egingo dutela iragarri dute antolatzaileek “arazo eta tekniko eta administratiboak” daudela azalduta. Cockney Rejects, Biznaga, Sua, Arene 6, Anestesia, Kaleko Urdangak eta Hell Beer Boysen kontzertuak zeuden iragarrita, besteak beste.
Silvio Rodríguez Bilbon arituko da irailean
Kubatar musikariaren kontzertuak irailaren 12an eta 13an izango dira, Euskaldunan.
ABAOk “Andrea Chénier” operarekin itxiko du denboraldia
74. denboraldiko azken eskaintza Umberto Giordanoren operaren lau emanaldi izango dira, Euskalduna jauregian, maiatzaren 23, 26 eta 29an eta ekainaren 1ean. Larunbatean, hilak 23, zuzenean ikusi ahalko da saioa, 19:00etatik aurrera, ETB2n eta ETB ONen.
Natxo de Felipek Oskorriren kantu “abandonatuak” berreskuratuko ditu Musika Hamabostaldian
Oskorrik agur esan eta 11 urtera, De Felipek eta Kuarteto Philiperenak kontzertua eskainiko dute Arantzazun, abuztuaren 20an, Musika Hamabostaldiaren Musika Aitzaki zikloan. Donostiako musika jaialdirako sarrerak bihar, maiatzak 19, jarriko dituzte salgai.
Azkena Rock Festival jaialdiak kontzertuen ordutegia iragarri du
Bywater Call eta The Backyard Casanovas taldeak izango dira Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuen protagonistak, eta familiek Txiki ARF guneaz gozatu ahal izango dute.
Shakira, Madonna eta BTS Futboleko Mundu Txapelketaren finalean arituko dira
Chris Martin Coldplay taldeko kantaria arduratu da ikuskizunean parte hartuko duten artistak aukeratzeaz; Futboleko Munduko Txapelketaren gizonezkoen finala New Yorken jokatuko da, uztailaren 19an.
BOSek Joaquin Achucarro pianista omendu du
Guztira, 85 kontzertu eman dituzte elkarrekin Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta pianista beteranoak, 80 urtean. Orkestrak Achucarroren izena jarri dio piano bati, eta musikariak berak estreinatu du.
Xak, Ketekalles eta Niña Coyote eta Chico Tornado kartelera batu ditu EHZk
Euskal Herria Zuzenean festibalak ekainaren 26, 27 eta 28an ospatuko du 30. Urtebetetzea, Arberatze-Zilhekoan. Musika talde, ikuskizun eta hitzaldien zerrenda handitu dute kartelean.
ABAOk 9 lan eskainiko ditu bere 75. denboraldian
Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen 75. denboraldia Verdiren La traviatak abiatuko du, urriaren 17an; hiru urtean, 1953an elkartea sortu zeneko 75. urteurrena ere ospatuko dute.