Albiste da
Ikusi Arte Tour
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berri Txarrakek hamabi kontzertu iragarri ditu euskal gaztetxe eta aretoetan

Sarrerak bihar, asteartearekin, jarriko dituzte salgai, arratsaldeko bostetan formatu fisikoan soilik. Ez da sarrerarik egongo Interneten.
Gorka Urbizu (Berri Txarrak)
Taldeak hamar lokaletan joko du apirilaren 15etik apirilaren 4ra. Argazkia: Gaizka Peñafiel.

Berri Txarrak taldeak Euskal Herriko hamabi kontzertu areto eta gaztetxetara eramango du Ikusi Arte Tour bira, otsailaren 15etik apirilaren 4ra. Horietako asko “leku bereziak izan dira gure ibilbidean”, taldeak azaldu duenez.

Horrelako lokaletan egindako azken biratik bi urte joan direnean, taldeak agur esango dio bere publikoari Gernikan, Bilbon, Azpeitian, Lekunberrin, Ibarran, Durangon, Ondarroan, Gasteizen, Altsasun eta Hazparnen.

Taldeak erabaki du txartelak tokian tokiko leihatilan jartzea salgai, eta ez Interneten. Beraz, bertan erosi ahalko dira asteartean, otsailaren 5ean, 17:00etatik aurrera.

Salbuespen bakarra Lekunberriko kontzertuarena izango da; izan ere, taldearen etxeko emanaldirako sarrerak erosteko, Mitxausenea kultur etxera joan beharko da.

2.15 GERNIKA @ Astra Gaztetxea

2.19 BILBO @ Kafe Antzokia

2.20 BILBO @ Kafe Antzokia

2.21 AZPEITIA @ Sanagustin Kulturgunea

2.23 LEKUNBERRI @ Frontoia

2.24 IBARRA @ Ibarrako Gaztetxea

3.09 DURANGO @ Plateruena Kafe Antzokia

3.10 DURANGO @ Plateruena Kafe Antzokia

3.18 ONDARROA @ Beikozini Ondarroa

3.19 GASTEIZ @ Jimmy Jazz Gasteiz

3.27 ALTSASU @ Altsasuko Gaztetxea

4.04 HAZPARNE @ Ttattola-Gaztetxea

Zure interesekoa izan daiteke

Zea Mays, estudioan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zea Mays disko berria grabatzen hasi da, Ingalaterran

Errekaldeko taldeak hainbat kantu landu ditu Dave Izumi ekoizlearekin batera, eta grabazioa datozen hilabeteetan osatuko du, hainbat estudiotan, urte amaieran disko berri bat argitaratzeko helburuarekin. Laukoteak Dave Izumi ekoizlearekin (Billy Bragg, Natalie Imbruglia, James Bay...) lan egin du grabazioaren lehen fase honetan. Taldeak aurreratu duenez, lan berriak "etapa berri bat markatuko du taldearen ibilbidean, 30 urteko ibilbidera hurbiltzen ari baita". 

gontzal mendibil
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gontzal Mendibil: “Ekitea gustatzen zait, eustea baino gehiago”

Zeanuriko musikariak mende erdiko ibilbide musikala ospatuko du asteazkenean, urtarrilak 21, Arriaga Bilboko antzokian. Kantu zerrendan, ez dute huts egingo “Bagare”, “Herria maitatzeko” “Kapitalismoak” eta “Merezi ote”ren mailako kantu historikoek, eta abesti berriagoak ere entzungo dira. Aurrerago jarraipena izango duen formatu honetan (kontzertu gehiago egongo dira), zortzi musikari, bi korista, Beti Jai Alai dantza taldea eta Easo abesbatza izango ditu lagun Mendibilek.  Emanaldiaren atarian, entsegu betean harrapatu eta berarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X