Arriaga antzokiak Bilboko auzoetara eramango du opera
Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udalak bost pantaila erraldoi jarriko dituzte herriko beste horrenbeste auzotan, "Mendi-Mendiyan" Jose Maria Usandizagak sortutako opera doan proiektatzeko.
"Mendi-Mendiyan" Arriagak operaren esparruan denboraldi honetan egingo duen apusturik handiena da, eta ekainaren 20an estreinatuko dute, Calixto Bieito antzokiaren zuzendari artistikoak gidatuta eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren parte-hartzearekin.
Ahotsei dagokienez, Ausrine Sturndyte lituaniar sopranoa eta Mikeldi Atxalandabaso euskal tenorra buru direla, Olatz Saitua, Cristopher Robertson, Jose Manuel Diaz eta Gexan Etxabe arituko dira, besteak beste.
Lana Bilboko antzokian estreinatu eta bi egunetara, larunbatean, hilak 22, bigarren emanaldia zuzenean emango dute Udalak bost auzotan jarriko dituen pantaila erraldoietan: Ibarrekolandako plazan, Errekaldeko plazan, Angela Arregui Otxarkoagako plazan, Zorrotzako frontoian eta Azkuna Zentroko atrioan.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko