Asteburu honetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zea Mays, La Pegatina eta Niña Coyote eta Chico Tornado, Iruña Rocken

Horiez gain, Soziedad Alkoholika, Turbonegro, Kaos Urbano eta Las Sexpeares, Hamlet, Segismundo Toxicómano, Narco, Sara Hebe, Sons of Aguirre, La M.O.D.A. eta Flitter arituko dira zuzenean.
Zea Mays

Iruñeko Navarra Arenak Iruña Rock jaialdia hartuko du asteburu honetan. Honako talde hauek igoko dira agertokira: Turbonegro, Soziedad Alkoholika, La M.O.D.A., Zea Mays, La Pegatina, Kaos Urbano eta Las Sexpeares, Hamlet, Niña Coyote eta Chico Tornado, Segismundo Toxicómano, Narco, Sara Hebe, Sons of Aguirre eta Flitter.

Honela banatu dituzte antolatzaileek ordutegiak eta taldeak. Ostiralean, 15:30ean irekiko dituzte ateak; larunbatean, berriz, 14:45ean.

Sarrerak 43,9 euroan daude salgai jaialdiaren webgunean.

Garraioa

Jaialdira joateko autobus-zerbitzu berezia egongo da Iruñean. 11 linea indartuko dute bi egunetan kontzertuak baino ordubete lehenago hasi eta 22:30 arte, Zaragoza etorbidetik abiatuko diren autobusekin. Gaueko zerbitzuari dagokionez, antolakuntzak 11 linea hartzea gomendatu du: 23:00etatik 05:00etara ostiralean, eta 23:00etatik 05:30era larunbatean.

Horrez gain, taxi geltoki berezia egongo da Eladio Cilveti kalean.

Albiste gehiago musika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lady Gaga, Mariah Carey, Sabrina Carpenter eta Ariana Grande, MTV Video Music Awardseko izar distiratsuenak

Ariana Grande pop abeslariak irabazi du MTV Video Music Awards sarietako sari nagusia, eta Lady Gagak eta Sabrina Carpenterrek jaso dituzte ohore handienak New Yorken, jarraitzaileen gogokoenen izarrez beteriko ospakizunean. Grandek urteko bideo onenaren saria irabazi du Brighter Days Ahead lanagatik, eta, ondorioz, jarraitzaileek bozkatutako sarietan gaueko saririk handiena jaso du. Mariah Careyk ibilbidearen saria jaso du, eta bideoklipak egitea zein dibertigarria den azaldu du.

Gehiago kargatu