Metallicak San Mamesen joko du uztailaren 3an
Metallica metal talde handiak kontzertua ekainiko du San Mames Bilboko estadioan, uztailaren 3an, Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri duenez. Kaliforniarrekin batera, Weezer, The Hellacopters, Nothing But Thieves eta The Regrettes taldeek ere joko dute.
Bilbao-Bizkaia Rock Day jaialdia hartuko du San Mamesek egun horretan, 45.000 lagunentzat, eta sarrerak ostegunean, hilak 24, jarriko dituzte salgai.
Sarreren prezioa hau izango da: PL1 Golden Ring 125€ + 16.50€-ko gastuak; PL2 harmaila 110€ + 14.50€-ko gastuak; PL3 harmaila 90€ + 12€-ko gastuak; PL4 pista orokorra 85€ + 11.50€-ko gastuak; PL5 harmaila 79€ + 10.50€-ko gastuak. VIP sarrerak ere egongo dira, prezio hauetan; 245€ + 32.50€-ko gastuak eta 230€ + 30.50€-ko gastuak.
Laukoteak 2007an bisitatu zuen Euskal Herria azkenekoz, Bilbao Live jaialdian. "Master of puppets" disko ikonikoa osorik jo zuten kontzertu hartan.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko