Ura Bere Bideanek musika sinfonikoa, kantu klasikoak eta ahots ezagunak uztartuko ditu berriz
2021eko abenduan lehen edizio arrakastatsua egin eta gero, Ura Bere Bidean ekimenak musika sinfonikoa, 1970eko hamarkadatik gaur egunera arte euskal musikariek idatzitako kantu klasikoak eta ahots ezagunak batuko ditu berriro.
Ura Bere Bidean '22, EITBren parte-hartzea duen ikuskizuna, urriaren 22an egingo dute BECen, Barakaldon, 20:00etatik aurrera, ETBren kamerak bertan direla, Gabonetan telebistan emateko. Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera, Fernando Velazquezek gidatuta, Mikel Urdangarinek, IZAROk, Anje Duhaldek, Marenek eta Gatibu, Zea Mays, En Tol Sarmiento, Bulego, Mäbu, Amak, Shinova, Urtz, EH Sukarra eta Su Ta Gar taldeetako kideek kantatutko dute.
Kantuon bertsio sinfonikoak grabatu dituzte dagoeneko BOSeko musikariek eta artistek, eta uztail amaieratik aurrera argitaratuko dituzte kontzertuaren egunean oholtzaratu ikusi baino lehen.
Aurten, ikuskizunean joko dituzten kantuen bertsio sinfonikoen partitura laburtuak egingo dituzte, abesbatzen artean eta musika irakaskuntzako zentroetan zabaltzeko.
Ura Bere Bideanen lehen ediziora joan zirenek gaurdanik, maiatzak 9, eros ditzakete bigarren edizio honetarako sarrera, "proiektua gauzatu ahal izaten lagundu zutelako esker ona erakusteko". Gainerakoek maiatzaren 25etik aurrera erosi ahalko dituzte txartelak.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko