Hiru kontzertu, Pablo Sorozabalen obra zabaltzeko
2022an, Pablo Sorozabal donostiar konpositorearen jaiotzaren 125. urteurrena ospatzen ari da, eta, horren kariaz, haren obra ia osoa joko dute ekainaren 22, 23 eta 24an Victoria Eugenia Donostiako antzokian.
Lehen kontzertuan, Irene Sorozabal konpositorearen birbiloba (mezzosopranoa), Jone Martínez sopranoa eta Mario Lerena (pianoa) arituko dira Sorozabalen ahotserako musika interpretatzen.
Bigarrenean, berriz, ganberako musikaren txanda izango da, eta Ensemble Sorozabal igoko da oholtzara, besteak beste Nerea Sorozabal biolontxelo-jotzaileak, konpositorearen birbilobak, osatua.
Hirugarren kontzertua Donostiako Txistulari Bandarena izango da, ondorengo koroekin batera: Doneztebeko Mendi eta Astigarragako Eragiyok. Sorozabalek txisturako, abesbatza bakarrerako eta txistu eta abesbatzarako konposatu zuen musika eskainiko dute, Kresala Dantza taldeak lagunduta.
Ekainaren 22, 23 eta 24ko kontzertuetarako sarrera solteak (15 €, 18 €) eta abonamendua (35 €) salgai daude dagoeneko.
Opera txikia
Abenduan, "Pablo Sorozabalen omenaldiari amaiera borobila emate aldera", Adiós a la Bohemia opera txikia eskainiko dute. Hala, libretoaren egilea den Pio Baroja ere omenduko dute, haren jaiotzaren 150. urteurrenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko