Imanol, 75 urte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontzertu omenaldia egingo diote Imanol Larzabali bere jaiotzaren 75. urteurrenean

Donostiako Antiguak musika ekitaldiak hartuko ditu larunbatean kantari eta musikagile donostiarraren omenez.
Imanol Larzabal. Argazkia: EiTB
Imanol Larzabal. Argazkia: EiTB

Musika ekitaldiekin emango diote amaiera Imanol Larzabal abeslari eta musikagile donostiarraren jaiotzaren 75. urteurrena oroitzeko asteari.

Musikari emankorrak beteko zituzkeen hiru mende laurdenak gogoratu dituzte egunotan aurkeztu dituzten zenbait lanekin.

Ostiralean 'Imanol: Kantatzen du kantuz' disko-liburua aurkeztu zuten, Anjel Valdesek aukeratutako 40 abestirekin. Elixabete Garmendia kazetariak, Karlos Gimenez piano joleak, Angel Valdes ekoizleak eta Felipe Juaristi poetak parte hartu dute lan horretan.

Era berean, ostiralean Lugaritz kulturguneko Imanol Larzabal aretoan Imanol: azken kontzertua dokumentala, On Time Ekoizpenak egina, eman zuten. Javier Gutierrezek egindako eta Iñigo Kintanak zuzendutako lanaren 70 minutuetan sortzaile eta abeslariaren ibilbidea errepasatu dute, ekarpen kulturalean azpimarra jarriz.

18:00 - 20:00

Azkenik, gaur 'Kantu Jira' egingo dute trikitilariek lagunduta, 12:00etatik aurrera, eta Imanoli eskainitako murala duen Antiguako Benta Berri plazatik abiatuta. Txirain elkartera joango dira handik, 14:00etan herri bazkaria antolatu baitute.

19:00etan, berriz, Imanol Larzabal aretoan bertan, kontzertua eskainiko dute Amaia Zubiria, Olatz Salvador, Maria Amolategi, Olatz Prat, Joxan Goikoetxea, Txema Garces, Iosune Marin, Telmo Trenor eta Beñat Mujika musikariek.

20221109193012_imanol-larzabal_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X