Sancho el Sabio Vital fundazioak Jesus Guridiren artxiboa jaso eta digitalizatu du
Jesus Guridi konpositore ezaguna zenaren familiak haren bizitza familiar eta profesionaleko hainbat alderdi azaleratzen dituen ondare dokumentala laga dio Sancho el Sabio Vital fundazioari.
Jesus Guridi Bidaola (Gasteiz, 1886 – Madril, 1961) Florida kaleko 36 zenbakian jaio zen, eta genero askotako lanak biltzen dituen obra oparoa utzi zuen: instrumentala, korala, opera, zarzuela, ganberako musika, organorako piezak eta obra ezagunak, hala nola "Mirentxu", "Amaya", "El Caserío"…
Javier Guridi semeak familiaren dokumentazioaren zati handi bat zuen Donostiako etxean, eta orain Sancho el Sabio Vital fundazioaren esku utziko du: argazki familiar eta profesionalak, partitura, agendak, liburuxkak, postalak…
Guztira 254 gai bildu eta katalogatu ditu Sancho el Sabio Vital Fundazioak.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko