Rockaren mitoak beste asteburu batez, oraingoan Bilbon
BBK Bilbao Music Legends jaialdiaren seigarren edizioak (ekainaren 23 eta 24an, Bilbao Arenan) aurreko edizioetako mailari eusteko erronka du betetzeko, besteak beste, Van Morrison, Beach Boyse eta Status Quo izan baitziren orduan jaialdian.
Lantegi hori gauzatzeko argumentu nagusiak bi jardunaldietako kartelburuak izango dira, hots, The Cult hard rock talde britainiarra ostiralean eta Chris Isaaken rock klasikoa larunbatean.
Horiekin batera, beste izen batzuk daude ostiralerako, hala nola Uli Jon Roth (Scorpionseko kide ohia) eta Vargas Blues Band, baita Nikki Hill, Willis Drummond, Sua eta The Daltonics.
Larunbaterako, bestalde, The Waterboys eta Canned Heat klasikoak programatu dituzte, baita Nikki Lane country musikaria, Luke Winslow-King eta Lorelei Green bilbotar taldea ere.
Bi eguneko bonuak agortuta daude dagoeneko (eguneko sarrerak daude oraindik) Bilbao Arenara guztira hamahiru talde eramango dituen jaialdirako.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko