Anohni & The Johnsons Donostian izango dira ekainaren 20an
Anohni & The Johnsons taldeak kontzertua eskainiko du ekainaren 20an, Donostian, Kursaalen. Sarrerak 85 euroan salduko dituzte, ostiral honetan, martxoak 1, 11:30ean hasita. Salmenta orokorraren aurretik, Kursaal Eszenak jakinarazi duenez, Eszena Kide ekimenari atxikitako pertsonentzako aurresalmenta esklusiboa izango da bi egunez, otsailaren 28ko 10:00etatik martxoaren 1eko 11:25era.
Txartelak Kursaaleko leihatiletan eta webgunean erosi ahal izango dira.
Anohni & The Johnsons taldeak It 's Time To Feel What' s Really Happening diskoa aurkeztuko du ekainean Gipuzkoako hiriburuan emango duen kontzertuan. 2005ean, mundu mailako arrakasta lortu zuen Anohnik I am a bird now bere bigarren diskoarekin, taldeak Antony and The Johnsons izena zuela.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko