Cecile McLorin Salvant eta Terri Lyne Carrington kartelera batu ditu Gasteizko jazz jaialdiak
Gasteizko jazz jaialdiak Cécile McLorin Salvant eta Terri Lyne Carrington musikariak 47. edizioan (uztailak 15-20) izango direla iragarri du.
Cécile Mclorin Salvant abeslariak Mendizorrotza kiroldegian kantatuko du ostegunean, uztailak 18, Sullivan Fortner pianistak lagunduta.
Egun bat lehenago, uztailaren 17an, Terry Lyne Carrington bateria-jotzaile, konpositore, ekoizle eta kantaria lehenengoz arituko Arabako hiriburuan.
Lyne Carringtonek Herbie Hancocken taldean jo zuen hamarkada batez, Berklee College of Musiceko irakaslea da eta 'New Standards Vol.1' diskoan emakumeek konposatutako jazz estandarrak propsatzen ditu.
Gasteizko jazz jaialdiak laster, "hurrengo egunetan", iragarriko du programazio osoa eta zehaztuko du zein egunetan jarriko dituen salgai sarrerak eta abonuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko