Igande honetan hasiko dira Bilboko 17 abesbatzek eskainiko dituzten Gabonetako emanaldiak
Igande honetan, abenduak 1, hasiko dira Bilbon hilaren 28ra bitartean tokiko 17 abesbatzek eskainiko dituzten Gabonetako emanaldiak. Bilboko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, guztira, 17 kontzertu izango dira, Bilboko eliza, parrokia eta ermitetan.
Konposizio klasikoen errepertorioa eskainiko dute, abesti herrikoiak eta musika sakratua uztartuz, eta arreta berezia eskainiko diete gabon kantei.
Egitarau horren helburua bikoitza da: batetik, Bilboko abesbatzei egun hauetan Bilbon abesteko aukera eskaintzea, eta bestetik, edozein adinetako eta edozein auzotako bizilagunek egun hauetan musika koral tradizionalaz gozatzeko aukera izatea.
EGITARAUA
ABENDUAK 1
ENKARNAZIO ELIZA (Atxuri).
20:00etan.
- ARS CANTICUM ENSEMBLE
ABENDUAK 3
SAN INAZIO ELIZA (San Inazio).
20:00etan.
- MATSORRI DE GARAIZAR
- IBA IUBILO BILBAO ABESBATZA
ABENDUAK 4
EL SALVADOR ELIZA (Castaños).
19:00etan.
- BIZKAIKO ESPERIENTZIA GELEN ABESBATZA
ABENDUAK 5
PADUAKO SAN ANTONIO PARROKIA (Irala).
20:00etan.
-LAGUNDI
ABENDUAK 11
PAULAKO SAN FRANTZISKO PARROKIA (Santutxu).
20:15etan.
- BILBAO KAMERATA
ABENDUAK 12
SORTZEZ GARBIAREN ELIZA (Basurtu).
20:00etan.
- BILBOKO KIROL KLUBAREN ABESBATZA
- MIKEL DEUNA ABESBATZA
ABENDUAK 13
LA MILAGROSA PARROKIA (Zorrotza).
20:00etan.
- PAGASARRI ABESBATZA ELKARTEA
- ARRAIZPE ABESBATZA
ABENDUAK 14
JUSTO ETA PASTOR SANTUEN PARROKIA (Otxarkoaga).
20:00etan.
- OTXARKOAGA ABESBATZA
- OTXOTE BILBO ARGIA
ABENDUAK 15
KARMENGO ELIZA (Indautxu).
20:00etan.
- BILBOKO ROSSINI ABESBATZA ELKARTEA
ABENDUAK 17
ARROSARIOKO ANDRE MARIAREN ELIZA (Rekalde).
20:00etan.
- BEGOÑAKO SUSTRAIAK ABESBATZA
- ANDRE BERRI ABESBATZA
ABENDUAK 18
ARTZAIN ONAREN ELIZA (La Peña).
20:00etan.
- GAUDEAMUS
- CANTANTES DE INMACULADA
ABENDUAK 19
SAN RAFAEL ELIZA (Zabala).
18:00etan.
- SAN ANTON ORFEOIA
- BILBAO MUSIKAKO GAZTE ABESBATZA
ABENDUAK 21
KARMELO ELIZA (Santutxu).
20:00etan.
- INGENIARIEN ABESBATZA
ABENDUAK 22
SAN NICOLÁS BASELIZA (Olabeaga).
12:00etan.
- EMAYS ABESBATZA
- SAN IGNACIO ABESBATZA
ABENDUAK 26
PARROQUIA BIRJINETXE (Txurdinaga).
19:00etan.
-JATORKI
-OTXOTE LUR MAITEA
ABENDUAK 27
HIRUTASUN SANTUAREN ELIZA (Altamira).
19:00etan.
- SANFRAN KORUE
- DEUSTOARRAK ABESBATZA
ABENDUAK 28
ASISEKO SAN FRANTZISKO ELIZA (Bosgarren parrokia-Abando).
19:30etan.
- ARS VIVA
Zure interesekoa izan daiteke
Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren bigarren edizioa Euskaldunara iritsiko da gaur
Aurten 132 abeslari ez profesionalek parte hartuko dute ekimen honetan, orkestrarekin eszenatokian zuzenean abestuz. Gaur Bilbon arituko dira, Euskalduna Jauregian, eta datorren astean bi emanaldi eskainiko dituzte Donostian, Kursaal Jauregian.
Juanjo Mena, euskal batuta unibertsala
Musikari gasteiztarra Bilboko Orkestra Sinfonikoaren, BBCko Orkestra Filarmonikoaren eta Cincinnatiko Maiatzeko Jaialdiaren zuzendari titularra izan da, eta Arabako Urrezko Domina eta Gasteizko Seme Kutunaren izendapena jaso ditu.
Euskal orkestra-zuzendariak bideo hau kaleratuta eman zuen jakitera alzheimerra zuela
Nazioartean ospe handia duen zuzendariak 2025ean eman zuen diagnostikatu zioten gaitz horren berri, eta "lasaitasunez eta musikarekiko esker onez" aurre egingo ziola esan zuen.
Juanjo Menak agur esango dio publikoari aurten
Gasteizko orkestra-zuzendariaren aurtengo kontzertuak “podiumetik” egingo dituen azkenak izango dira, eta egindako bidea gogoratu nahi du berorietan. Alzheimerra detektatu ziotela iragarri zuen 2025eko urtarrilean.
Eñaut Elorrieta diskoa grabatzen ari da, Bryce Dessner eta David Chalmin ekoizleekin
Musikaria The National taldeko gitarristarekin eta Triple Sun taldeko kidearekin ari da bere hurrengo lana ontzen, Senperen. Bon Iver, Sufjan Stevens, Bruce Springsteen, Nick Cave, Taylor Swift eta Madonna musikariekin zein Labèque ahizpekin aritutako musikariek parte hartuko dute saioetan.
Bilbao All Star Blues Band, Travellin’ Brothers eta The Cherry Boppers, Bilbao Blues Festivalen
Festibalaren bosgarren edizioan Bilbao All Star Blues Band taldeak joko du, jaialdirako propio sortua eta Bob Stroger baxu-jotzaileak eta Willie Buck abeslariak osatzen dutena, besteak beste.
Gure Ahotsak zikloak Clara Peya, La Tremendita, Chica Sobresalto, Mirua eta Neomaken kontzertuak eskainiko ditu
Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.
ETS, Nøgen, Hofe, Danielle Nicole eta Ibibio Sound Machine, Zurriolan Jazzaldian
Donostiako 61. Jazzaldian Zurriolako hondartzan, Keler Gunean, doako kontzertuak eskainiko dituzten talde eta artisten izenak iragarri dituzte. Uztailaren 22tik 25era, zortzi kontzertu izango dira.
Bryan Adamsek BECen joko du azaroaren 13an, "Roll With The Punches 2026" biraren barruan
Sarrerak martxoaren 6an, 10:00etan, jarriko dira salgai, 43 eurotik aurrera harmailetan eta 62 eurotik aurrera pistan.
Leire Martinez kartelera batu du Bigsound Barakaldo jaialdiak
Gipuzkoar kantaria uztailaren 3an eta 4an Barakaldon egingo duten jaialdian arituko da, Myke Towers, Lola Índigo, Juan Magan, Omar Montes, Inazio eta Ben Yartekin batera.