15.000 zale bildu ditu Fermin Muguruzak Madrilen, "akelarre antifaxistan"
Indartsu jarraitzen du Fermin Muguruzak 2025erako iragarritako biran. Urtarrilaren 17an ekin zion, Tenerifen, sarrera guztiak agortuta, nazioartera eramago duen birari. Urtarrilaren 24an, 15.000 zale bildu zituen Bartzelonan, Palau Saint Jordin, eta bart, otsailaren 15ean, 15.000, Madrilen, Wizink Centerren.
"Zentsuraren eta eskuin muturraren erasoen aurkako ospakizun bihurtzea" nahi zuela adierazi zuen duela egun batzuk Muguruzak, "kontzertu hauek guztiontzat bereziak izatea espero dut, musika, dantza eta errebindikazioaren bidez, oroimen kolektiboko ariketa bat, bizitzaren ospakizun bat eta faxismoaren arbuioa, besarkaden zeremonia bat", esan zuen, eta hala izan da. "Benetan eskertuta nago urteak iraungo dituen akelarre antifaxista honengatik", idatzi du gaur goizean bere sare sozialetan.
Kortatun, Negu Gorriak taldean eta bakarka egindako kantak entzun ziren atzo Madrilen, kaleratu duen disko bakoitzeko "bat, gutxienez". Erronka horretarako, alboan izan zituen Lide Hernando (gitarra eta ahotsak), Miryam "Matah" (ahotsak), Victor Navarreta (baxua), Gerard "Chalart 58" (perkusioa eta dub), Xabi Solano (trikitia), Jon Elizalde (tronboia), Aritz Lonbide (tronpeta), Igor Ruiz "Fino" (saxoa) eta Gloria Maurel (bateria) musikariak eta Angel Katarain eta Ania Rodriguez teknikariak.
Itziar Ituño aktorea eta Jon Maia bertsolaria ere Wizink Centerreko eskenatokian lagun izan zituen atzo Muguruzak, entzuleen gozamenerako.
2024 abenduan Biarritzen hasi, eta 2025eko urrian Iruñean amaitu
Kortaturekin hasitako ibilbidearen 40. urteurrenerako itzuli da oholtzara Irungo musikaria eta abenduaren 17an Biarritzen hasitako birak ibilbide oparoa du aurretik: Hurrengo kontzertuak Galiziako Santiagon (martxoak 15), Parisen (martxoak 21), Bordelen (martxoak 22) —sarrerak agortuta—, Okzitaniako Tolosan (martxoak 28), Marseillan (martxoak 29), Zurichen (apirilak 12) eta Londresen (apirilak 24) izango dira.
Maiatzean, Berlinera (maiatzak 16) —sarrerak agortuta— eta Ameriketara iritsiko da kontzertu segida: Txileko Santiagora (maiatzak 20), Montevideora (maiatzak 22), Buenos Airesera (maiatzak 24), Bogotara (maiatzak 28) eta Mexikora (maiatzak 31).
Erromako kontzertua etorriko da gero, ekainaren 7an, eta ekainaren 14an Fermin Muguruzak kontzertu erraldoia emango du Reale Arena estadioan, Donostian. Uztailean Tokyon izango da (uztailak 23) eta, amaitzeko, urriaren 4ean, Iruñean joko du (sarrerak agortuta daude).
muguruzafm.eus webgunearen bidez lor daitezke sarrerak.
Zure interesekoa izan daiteke
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Basoa eta Lasai Bilbao BBK Live jaialdiko guneek osatu dute aurtengo kartela
2manydjs (DJ set), Donato Dozzy, Erol Alkan, Meritxell de Soto, DJ Koze, Somadamantina (live) eta beste hainbat disko-jartzaile arituko dira jaialdiko bi gune elektronikoetan.
Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren bigarren edizioa Euskaldunara iritsiko da gaur
Aurten 132 abeslari ez profesionalek parte hartuko dute ekimen honetan, orkestrarekin eszenatokian zuzenean abestuz. Gaur Bilbon arituko dira, Euskalduna Jauregian, eta datorren astean bi emanaldi eskainiko dituzte Donostian, Kursaal Jauregian.
Juanjo Mena, euskal batuta unibertsala
Musikari gasteiztarra Bilboko Orkestra Sinfonikoaren, BBCko Orkestra Filarmonikoaren eta Cincinnatiko Maiatzeko Jaialdiaren zuzendari titularra izan da, eta Arabako Urrezko Domina eta Gasteizko Seme Kutunaren izendapena jaso ditu.
Euskal orkestra-zuzendariak bideo hau kaleratuta eman zuen jakitera alzheimerra zuela
Nazioartean ospe handia duen zuzendariak 2025ean eman zuen diagnostikatu zioten gaitz horren berri, eta "lasaitasunez eta musikarekiko esker onez" aurre egingo ziola esan zuen.
Juanjo Menak agur esango dio publikoari aurten
Gasteizko orkestra-zuzendariaren aurtengo kontzertuak “podiumetik” egingo dituen azkenak izango dira, eta egindako bidea gogoratu nahi du berorietan. Alzheimerra detektatu ziotela iragarri zuen 2025eko urtarrilean.
Eñaut Elorrieta diskoa grabatzen ari da, Bryce Dessner eta David Chalmin ekoizleekin
Musikaria The National taldeko gitarristarekin eta Triple Sun taldeko kidearekin ari da bere hurrengo lana ontzen, Senperen. Bon Iver, Sufjan Stevens, Bruce Springsteen, Nick Cave, Taylor Swift eta Madonna musikariekin zein Labèque ahizpekin aritutako musikariek parte hartuko dute saioetan.
Bilbao All Star Blues Band, Travellin’ Brothers eta The Cherry Boppers, Bilbao Blues Festivalen
Festibalaren bosgarren edizioan Bilbao All Star Blues Band taldeak joko du, jaialdirako propio sortua eta Bob Stroger baxu-jotzaileak eta Willie Buck abeslariak osatzen dutena, besteak beste.
Gure Ahotsak zikloak Clara Peya, La Tremendita, Chica Sobresalto, Mirua eta Neomaken kontzertuak eskainiko ditu
Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.
ETS, Nøgen, Hofe, Danielle Nicole eta Ibibio Sound Machine, Zurriolan Jazzaldian
Donostiako 61. Jazzaldian Zurriolako hondartzan, Keler Gunean, doako kontzertuak eskainiko dituzten talde eta artisten izenak iragarri dituzte. Uztailaren 22tik 25era, zortzi kontzertu izango dira.