Evaristo, Latzen, Leire Martinez eta Sukena, aurtengo Ura Bere Bidean kontzertu sinfonikoan
Urriaren 24an eta 25ean, 24 talde eta artista arituko dira Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera Ura Bere Bidean kontzertu sinfonikoan, tartean Evaristo (La Polla Records, Gatillazo…), Leire Martinez (La Oreja de Van Gogh) eta Ariel Rot (Tequila, Los Rodriguez). Gainera, "Elektrizitatea" kantuaren 25. urteurreneko bertsioa ere joko dute.
Hain zuzen ere, Sukena, Bengo, Neomak, Janus Lester, Anne Lukin, Maren, Bulego (Tom Lizarazu), Nogen, Olatz Salvador, Süne, Xabi Solano, Gatibu (Alex Sardui eta Haimar Arejita), Zea Mays (Aiora eta Piti), Betagarri, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Leihotikan, Gozategi, Latzen (Aitor Uriarte) eta Pier Paul Berzaitz izango dira, Ariel Rot, Leire Martinez eta Evaristoz gain.
Bi emanaldietarako salgai jarri zituzten sarrera guztiak aurresalmentan saldu ziren, baina espazioa doitu dute eta 900 sarrera gehiago jarriko dituzte salgai urriaren 24ko eta urriaren 25ko bi kontzertuetarako. Gainera, 2.500 sarrera erosi ahalko dira entsegu orokorrerako.
Sarrerak Ura Bere Bidean komunitatea osatzen duten pertsonek erosi ahalko dute lehenago, apirilaren 10ean 15:00etatik aurrera, eta publiko orokorrak biharamunean, apirilaren 11n, 10:00etatik aurrera. Komunitatean izena emateko, www.uraberebidean.eus webgunean sartu behar da.
Ura Bere Bidean proiektuaren (Ura BECeko kontzertua eta Gasteizko kontzertu korala) BECeko kontzertuak goia jo duelakoan –ez dute egun gehiagotan egitea aurreikusi–, antolatzaileek iragarri dute "beste kontzeptu bat prestatzen" ari dela.
Albiste gehiago musika
Ruper Ordorika: "Neure sasoi bat adierazten du disko honek, argi-itzalekin"
Oñatiar musikariak "Lurra ikutu barik" diskoa grabatu du, Leo Abrahams, Joh Thorne eta Kenny Wollesen musikariek lagunduta. Hamaika kantu biltzen ditu CD eta binilo formatuetan eskuratu ahalko den diskoa, eta Elkar argitaletxeak argitaratu du. Laster abiatuko du aurkezpen-bira Ordorikak. Ikusi Maite Eskarmendi kazetariak "Egun On" saioan egin dion elkarrizketa.
Alice Cooper eta Social Distortion, Azkena Rock Festivaleko lehen izen handiak
Gasteizko rock-and-roll jaialdiaren 24. edizioan Imelda May, Old Crow Medicine Show, Evaristo eta Sleaford Mods ere egongo dira, besteak beste. Aurretik jaialdira joan direnentzako aurresalmenta bihar, asteazkenarekin, abiatuko dute, eta salmenta orokorra asteartean, azaroak 4, hasiko da.
Olaia Inziartek EP berria kaleratu du, “Zura”
Hiru abestiz osatutako lana kaleratu du nafar musikariak, bere ibilbide artiskoaren “etapa berri baten hasiera”.
Bime jaialdiak zuzeneko musikaz eta profesionalentzako jarduerez beteko du Bilbo
Bime Prok eta Bime Livek, Last Tour enpresak antolatzen duen jaialdiaren bi aldeek, aste honetako agenda beteko dute: Rubén Blades, Mon Laferte, Fito, Leire Martínez, Zahara eta beste hainbat artistekiko topaketak eta Delaporteren, Villano Antillanoren eta Silitiaren kontzertuak egongo dira, esate baterako.
Ura Bere Bidean ekimenak emozioz eta sorpresaz bete du BEC, 11.000 pertsonarekin
Emozioa eta sorpresak ez dira falta izan bart BECen. 11.000 lagunek bete dute aretoa, Ura Bere Bidean ekimenarekin bat eginez. Euskal musikaren parte hartze zabala du aurtengo edizioak, urtero bezala Bilboko Orkestra Sinfonikoak lagunduta.
Ura Bere Bidean bueltan da, Evaristorekin, Leire Martinezekin, Sukenarekin eta Zea Maysen "Elektrizitatea"rekin
Musika sinfonikoa eta euskal musikaren klasiko herrikoiak batzen dituen kontzertua ezinbesteko hitzordua bihurtu da dagoeneko Euskal Herriko musika denboraldian. Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta 24 talde eta artistak baino gehiagok euren musika uztartuko dute ostiral-larunbatetan, urriaren 24an eta 25ean.
Beste kontzertu bat emango du La Oreja de Van Gogh taldeak BECen
Donostiako taldeak 2026ko birako sarrerak agortzen eta data eta leku berriak iragartzen jarraitzen du. Abenduan BECera itzuliko dira.
Gorka Urbizuk “Bakan II” lan laburra kaleratu du
Nafar musikariak Abbey Road estudio mitikoetan grabatutako bi kantu bildu ditu bere disko berrian: “Diamantea” eta “Zilarra”.
Gorka Urbizu, EP berriarekin "urduri, liberatuta eta emozionatuta"
Gorka Urbizu musikariak bi kantuko EP bat kaleratu du gaur, "Bakan II". "Diamantea" eta "Zilarra" abestiak Abbey Road Londresko estudio mitikoetan grabatu ditu. Maite Eskarmendi Egun On saioko kazetariak elkarrizketa egin dio Urbizuri, aurkezpen ekitaldiaren aurretik.
Latzen: "Memento mori"
Oñatiar taldea bueltan da! 1998an atera zuen "Ardi larruz" estudioko beren aurreko diskoa, duela 27 urte, eta orain "Memento mori" aurkeztu dute, "Denboraren orbainak" disko berria izango denaren lehen aurrerapena. Laukoteak Zorrotzan eta Hatortxu Rocken eman zituen etapa berri honetako lehen kontzertuak, eta, disko berria besapean, emanaldi gehiago egongo direla aurreratu dute.