Sama Abdulhadi, Octave One eta Helena Hauff, Dantz Festival jaialdiko kartelburuak
Musika elektronikoko Donostiako jaialdiaren bederatzigarren edizioa abuztuaren 29an eta 30ean egingo dute, Miramongo anfiteatroan.
Sama Abdulhadi palestinarra, Octave One biko estatubatuarra eta Helena Hauff alemaniarra dira Dantz musika elektronikoko Donostiako jaialdiaren kartelburuak. Abuztuaren 29an eta 30ean egingo dute festibalaren bederatzigarren edizioa, 'Bidegurutzeak' lelopean. "Espazio komunak eta ezberdinen arteko gurutzaketak esploratzea" proposatzen du jaialdiak, antolatzaileek ohar bidez azaldu dutenez.
Asteburuko kontzertuez gain, asteazkenean adimen artifiziala baliatuz musika ekoizteko tailerra izango da, Flavio Banteriaren eskutik, eta Juan Tosinaren eta Paul Latabururen lanak biltzen dituen "Bidegurutzeak" erakusketa inauguratuko da ArteUparte galerian.
Aurten Dantz Festival bisitatuko duten nazioarteko artisten artean daude KiNK bulgariarra, DJ Hell alemaniarra eta Surgeon britainiarra.
Horiek batera arituko dira Baldman eta Rec_Overflow (Madril), Borja S (Bilbo), Celia Carrera (Iruñea), Hugo eta Nelli (Castro Urdiales), Irune Muguruza (Irun), Koldo Intermusic (Donostia), Ladrillovitz (Valentzia), Obrium eta Bitter Ama (Iruñea) eta Zatibi (Azkoitia).
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko