Tom Morello eta Chris Isaak, BBK Legends Bilbao jaialdian
Rage Aganst the Machine eta Audioslaveko gitarristak larunbatean joko du Bilbao Arenan, eta Wicked gameren sortzailea bezperan, ekainaren 26an, itzuliko da Bilboko jaialdira.
Chris Isaak eta Tom Morello (Rage Against the Machine, Audioslave) BBK Legends Bilbao jaialdian izango dira ekainaren 26 eta 27an, Bilbao Arenan. Horiekin batera izango dira Cracker, Dea Matrona, Beat (Adrian Belew, Tony Levin, Steve Vai eta Danny Carey) eta Graveyard.
Ostiralean, ekainak 26, Chris Isaak mitoa Blibora itzuliko, jaialdi horretan jo eta hiru urtera. “Dotorezia retroa, surf kutsuko soinua eta Amerikako tradiziotik edaten duen sentsibilitatea” erakusten dituen artistatzat definitu du jaialdiak estatubatuar artista, ohar batean.
Egun horretan, Cracker eta Dea Matrona taldeak ere arituko dira Bilbao Arena kiroldegian, Miribillan, egiten den festibalean.
Larunbatean, ekainaren 27an, berriz, Tom Morello izango da protagonista, Rage Against the Machine eta Audioslave taldeen sortzaile eta gitarrista. Horrekin batera, Bilbon izango dira Beat, Adrian Belew eta Tony Levin Kings Crimsoneko kideek, Steve Vai guitar heroak eta Danny Carey Tool taldeko bateriak sortutako supertaldea King Crimsonen 80ko hamarkadako kantuak jotzen, eta Graveyard hard rocka eta psikodelia uztartzen dituen suediar taldea.
Abonuak salgai daude dagoeneko, jaialdiaren webgunean, 120 euroan.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da