Kontzertuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jeff Tweedy, Anastacia eta Steven Isserlis txelista, Kursaalen 2026an

Jeff Tweedy Wilcoko buruaren bakarkako emanaldia da Kursaal Eszenaren datorren urteko programazioaren hitzordu nagusietakoa; horrez gain, Yuha Wang, Anastacia abeslaria, Ryan Adams, Rodrigo Cuevas eta Euskal Herriko Orkestra Barrokoa ere arituko dira Donostiako espazioan.

Jeff Tweedy musikaria.

Jeff Tweedy Donostian izango da otsailaren 10ean. Argazkia: Sammy Tweedy. 

Jeff Tweedy Wilco taldeko gidaria, Anastacia pop izarra eta Estrella Morente dira Kursaal Eszena programak Donostiara ekarriko dituen izen handietako batzuk; urtarrilaren 3an hasiko da Donostiako entzunaretoko programazioa, Nøgen taldeak hamar urteko ibilbidea bete duela ospatzeko antolatu duen emanaldiarekin.

Datorren urteko kontzertuen egitarauan egongo dira, halaber, Yuja Wang txinatar pianista ospetsua, urtarrilaren 16an musika klasikoko eskaintza abiatzeko arduraduna, eta Anastacia pop izar ospetsua. Urriaren 22ak eramango du Gipuzkoako hiriburura #NTKTour birak Anastacia, bere kantu ezagunenak kantatzeko.

Jeff Tweedyk otsailaren 10ean aurkeztuko du bakarkako bere lan berriena, "Twilight Override" pandemiaren garaiari buruzko hausnarketak biltzen dituen hiru diskoko lana.

Estrella Morentek hartuko du kontzertuen lekukoa Kursaalen, otsailaren 19an, eta haren atzetik etorriko dira Grison telebistako kolaboratzailea (martxoak 13), Ryan Adams (apirilak 13), La La Love You (martxoak 16) eta Rodrigo Cuevas (maiatzak 17).

Musika klasikoari dagokionez, urtarrilaren 16an hasiko da programazioa; Yuja Wangek Ligetiren Kontzertua, Chopinen 1 zenbakiko Kontzertua eta Stravinskyren eta Mozarten orkestrarako piezak joko ditu Mahler Chamber Orchestrarekin batera.

Euskal Herriko Orkestra Barrokoak garai hartako aria eta dantzak eskainiko ditu otsailaren 28an, apirilaren 12an Tolosako Kapitolioko Opera Nazionalak Sémiramis / Don Juan balleta taularatuko du, eta maiatzaren 24an Steve Isserlis britainiar biolontxelo-jotzaileak Arriagaren op.20 Obertura, bilbotar musikariaren heriotzaren bigarren mendeurrenean, eta Haydnen eta Beethovenen lanak joko ditu, English Chamber Orchestra lagun.

Urriaren 27an, Piotr Anderszewski poloniar pianistak Bachen 1 zenbakiko Partitura, eta Bartoken eta Brahmsen piezak interpretatuko ditu, eta azaroaren 17an urteko bigarren balleta izango da, La mer Scapino Ballet Rotterdamena.  

Urtea Kursaal Eszenaren ohiko eskaintza batek itxiko du: Bachen Gabon Oratorioa, Collegium Vocale Gentek interpretatuta oraingoan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa kontzertu horretarako entsegua egin du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Lorca eta Falla batuko ditu Nafarroako Unibertsitateko Museoan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Manuel de Falla konpositorea eta Federico García Lorca poeta batuko ditu De lo local a lo universal kontzertuan, otsailaren 5ean, Nafarroako Unibertsitateko Museoan (MUN). Musika proposamena Fallaren jaiotzaren 150. urteurrenarekin bat dator, eta XX. mendeko abangoardiak aztertzen ditu. Ignacio García-Vidalek zuzendutako entsegua bisitatu dugu.

LOS ANGELES (United States), 02/02/2026.- Puerto Rican rapper Bad Bunny (C) accepts the award for Album of the Year onstage during the 68th annual Grammy Awards ceremony at Crypto.com Arena in Los Angeles, California, USA, 01 February 2026. EFE/EPA/CHRIS TORRES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bad Bunnyk historia egin du Grammy sarietan, eta ICEren aurkako aldarria egin du: "Ez gara basatiak, gizakiak gara, eta amerikarrak"

Bad Bunny abeslari puertorricarrak ICEren ekintzak gaitzetsi ditu Grammy saria jasotzean: "Jainkoari eskerrak eman aurretik, ICE kanpora esango dut". Billie Eilishen hitzaldia ere argia eta zuzena izan da: “Inor ez da ilegala lapurtutako lurraldean”.  Beste batzuek ere salatu zuten Trumpek migratzaileekin eta horren kontra protestatzen ari direnekin duen jokabidea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X