'Bertsolari', zinema aretoetan
'Bertsolari' Asier Altunak idatzi eta zuzendu duen dokumentala da. Bertsolaritzari buruz euskaraz grabatutako lan honetan, besteak beste, Miren Amuriza, Jon Sarasua, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Ametsa Arzallus bertsolariek hartu dute parte. Donostiako 59. Nazioarteko Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zuten, eta arrakasta handia lortu zuen.
"Las Acacias" Argentinan grabatu zuten, Armonika euskal ekoiztetxearekin elkarlanean, eta EITBren parte-hartzea izan du. Pablo Giorgellik zuzendutako lanak Horizontes saria irabazi zuen Donostiako 59. Nazioarteko Zinemaldian, Biarritzeko Latinoamerikar Jaialdian Abrazo saria irabazi zuen, eta Canneseko Nazioarteko 64. Zinemaldian, Camera d´Or saria.
Steven Soderberg zinema zuzendari ospetsuak "Contagion" aurkeztu du. Munduko biztanleak mehatxatu dituen gaitz bati buruzko lan honetan, Matt Damon, Jude Law, Kate Winslet, Gwyneth Paltrow, Marion Cotillard eta Laurence Fishburne aktore ospetsuek parte hartu dute.
"Mientras duermes" filmean, Luis Tosar eta Marta Etura aurkituko ditugu. "Thriller" hau Jaume Balaguerok zuzendu du eta atezain baten kontakizuna dakar. Eraikin bateko bizilagunen bizitzak gertutik ezagutzeko aukera ematen dio bere lanak, eta haien bizitzak kontrolatzen saiatuko da.
Taylor Lautner aktorea akziozko "thriller" batean ikusiko dugu: "Sin salida" filmean. John Singletonek zuzendu duen lan honetan bikote batek bahitu zuen gazte baten bizitza erakutsiko digute.
"Another year" Mike Leigh zinema zuzendari ospetsuaren lana da. 2010ean aurkeztu bazuen ere, oraintxe iritsi da gure zinema aretoetara. Gidoi onenaren Oscar sariagatik lehiatu zen lan honetan, Ruth Sheenek, Jim Broadbentek eta Oliver Maltmanek hartu dute parte.
"One Day" filmean, hogei urte elkarrekin eman dituzten bi bikotekide azalduko zaizkigu. David Nichollsek idatzitako izen bereko liburuan oinarrituta dago, eta, denborarekin, poztasunari eta malkoei esker existentziaren handitasunaz konturatuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da