% 8tik % 21era
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BEZaren igoerari aurre egin behar dio zinema industriak

Zinemagileek badakite igoerak kalte egingo diola berez krisian dagoen industriari. Enrique Urbizu eta Borja Cobeagarekin hitz egin dugu egoeraz.
18:00 - 20:00
Zer uste dute euskal zinemagileek BEZaren igoerari buruz?

Irailetik aurrera, % 8tik % 21era igoko da ikuskizunen BEZa, tartean zinemarena. Industriak igoerari aurre egin beharko dio, eta bertako profesionalek badakite kalte egingo diola berez krisian dagoen industriari.

Hala ere, Bizbak udako ikastaroan dozenaka gaztek ikasi nahi dute Enrique Urbizu, Kepa Sojo, BorjaC, Patxi Urkijo eta beste hainbat zinema zuzendariren esperientziatik.

Ikasle eta profesionalekin hitz egin dugu, zinemak bizi duen egoeraz.

Zure interesekoa izan daiteke

Maite Mugerza Ronse aktorea, "Aro berria" filmean.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusi primizian "Aro berria" filmaren sekuentzia bat

Irati Gorostidiren lehen film luzeak aipamen berezi bat jaso zuen Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean, eta ostiralean, abenduak 12, zinema aretoetara iritsiko da.  Primizian erakusten dizugun txatalean, Oliver Laxe zinemagilearen kolaborazio berezia agertzen da.  Donostian, 1978an, hainbat langilek asanblea egingo dute, greba bat bideratzeko, baina azkenean ez dute adostasun nahikorik lortuko. Etsirik, aldaketa sozialerako irrika bizitza pertsonalera eramango dute, eta komunitate bat sortuko dute, mendialdean.  EITBren parte-hartzea du filmak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X