Gurasoak ahaztu gabe, bi alaba jo ta fuego
Eta zergatik La incompresa? Harro maitatzen ditugun bi emakume berdingabe baitaude bertan. Bata gidoi eta musika egile arduretan gehi zuzendari lanean ere eta bestea, aktore nagusi.
Parekorik ez dute ez batak ez besteak. Leinu argiko fruituak, biak. Eta biek leinu horri errefus, muzin, egin barik, bide propioak sortzeko ahalmen eta grina; ausardia eta sasoia erakutsi izan dituzte. A zer nolako ausardia, a zer nolako balentria biena!
Izenik nahi? Jaun andreok, zuekin, Asia Argento eta Charlotte Gainsbourg! Zuekin, Cannesen oraindino ikusi izan den filmik estrainoenetarikoan! Kolorez, arropaz, estiloz eta musikaz gainezka egiten duena. Sofia Coppolak sarri eta ezin hobe aurkeztu dizkigun Fashion victims direlako horiek hartuta. Jarmuschen Only Lovers Left Alive gogora, ez dakit zergatik egia esan, ekartzen dizuten izakiz betea. Ikusleak ahoa hortz bete utzi zuena. Ustekabez harrapaturiko ikusle horiek filma bukatu zenean hiru minutuz jardun zuten bravo eta txaloka.
Asia, Charlotte. Lehengoa, Italiako beldurrezko zinemaren maisua den Dario Argentaren alaba eta... musa. Askotan iraindu dituzte biak zeluloidearen sasijakintsuek baina omenaldi polita egiten dio alabak aitari La incompresa-n.
Bigarrena, Jane Birkin eta Serge Gainsbourg mitoen alaba. Charlotte gabe Lars von Trierren azken artelan deabruzkoak ez lirateke eta existitu ere egingo.
Kontu estrainoak gertatzen ari dira aurtengo Cannesen bertan, seme-alabek eta ikasleek gurasoek eta maisuek egindakoa gainditzen baitute erruz eta erraz.
Albiste gehiago zinema
Esku baten historia
Iban Toledo eta Oroitz Zabala Eraukon, Eskuaren mintzoa Irulegiko Eskuari buruzko dokumentala filmatzen ari dira, eta azaroan bukatu nahi dute urtebeteko lana. Lanak EITBren parte-hartzea du.
Animadebak 18. urtebetetzea ospatuko du irailaren 3tik 6ra
Nazioarteko film laburren lehiaketa eta haur zein helduentzako film luzeak egongo dira, baita kontzertuak ere, adin nagusitasuna ospatzeko. Michaël Dudok de Witt herbeherear zuzendariak jasoko du ohorezko saria, eta Begoña Vicariok, EITB saria.
“27 noches”ek ireki eta “Winter of the Crow”k itxiko dute Zinemaldiko Sail Ofiziala
Inaugurazio eta amaiera galetarako eta Jennifer Lawrenceri Donostia saria emateko galarako sarrerak bihar jarriko dira salgai, asteartearekin. Inaugurazio gala Silvia Abrilek, Toni Acostak eta Itziar Ituñok aurkeztuko dute, eta itxiera gala, Itsaso Aranak.
Ikusi "Gaua" Paul Urkijoren film berriaren lehen irudiak
“Errementari” eta “Irati” filmen zuzendariaren hirugarren film luzea Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute, urrian, eta azaroaren 14an iritsiko da zinema aretoetara.
Euskal zinemak inoiz baino itzal handiagoa izango du Zinemaldiaren programazioan
38 euskal ekoizpen egongo dira aurten Donostiako zinema jaialdian, eta horietako batzuen zuzendariekin (Koldo Almandoz, Jose Mari Goenaga, Asier Altuna, Irati Gorostidi, Patxi Bisquert eta Jesus Mari Lazkano) eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariarekin hitz egin dugu.
Inoiz baino euskal zinema gehiago, Donostiako Zinemaldian
Zinema jaialdiaren 73. edizioan 38 euskal ekoizpen egongo dira, horietako sei Sail Ofizialean, euskarazko hiru lan tartean. Zinemira saria Asier Altunak eta Telmo Esnalek jasoko dute, "Aupa Etxebeste!" filmaren estreinaldiaren 20. urteurrenean.
Emma Stone eta George Clooney, eguneko protagonistak Veneziako Mostran
Gaur, Mostran Noah Baumbach eta Yorgos Lanthimos zuzendarien azken lanak proiektatu dituzte, Emma Stone eta George Clooney protagonista direla, hurrenez hurren. Clooneyk ez du filma aurkezteko prentsaurrekoan parte hartu, sinusitis "oso larria" duelako.
Veronica "La Juani" izan zenekoa
Segidako testua ez da zendu berri den Veronica Echegui aktore eta zinemagilearen ohorez idatzitako hil-kanta, bizi-gomutagarria, zeluloide-hil-mezu bizia baizik.
Marina Xarriren film labur bat, Nest saileko aukeraketan
Donostiako Zinemaldiak zinema ikasleen lanen nazioarteko lehiaketako 14 film hautatuak aurkeztu ditu gaur, tartean "Habitat Hotel" Xarrirena, eta "A solidäo dos lagartos" Inés Nunes Elias Querejeta Zinema Eskolako ikasleak eginikoa.
Abian da munduko zinemaldirik zaharrena, Veneziako Mostra
George Clooney, Adam Sandler eta Laura Dern kanalen hirian daude dagoeneko, baina festibalaren 82. edizio honek izar zerrenda luzea izango du. Gaur Paolo Sorrentino zuzendariari egokitu zaio Veneziako zinemaldiari hasiera ematea.