Primizia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikusi "Gaua" Paul Urkijoren film berriaren lehen irudiak

“Errementari” eta “Irati” filmen zuzendariaren hirugarren film luzea Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute, urrian, eta azaroaren 14an iritsiko da zinema aretoetara.

Iragarkia
18:00 - 20:00
"Gaua". Argazkia: David Herranz.

Ikusi primizian nolakoa izango den Gaua, Paul Urkijo Alijoren hirugarren film luzea. Errementariren eta Irati arrakastatsuaren ondoren, urrian estreinatuko du arabar zinemagileak Gaua, Zinema Fantastikoaren Sitgeseko Jaialdian, eta azaroaren 14an iritsiko da zinema aretoetara.

Yune Nogueiras da filmeko protagonista, eta Elena Irureta, Ane Gabarain eta Iñake Irastorza ditu ondoan. XVII. mendean dago girotuta istorioa, eta gaueko mitologiak zeharkatzen du.

Sorgin ehiza betean, Kattalinek senarrarengandik ihes egingo du gau batez. Baso ilunean galduta, atzetik zerbait duela konturatuko da, eta bidean hiru emakume topatuko ditu.

Filmak EITBren parte-hartzea du. 

"Gaua" Paul Urkijo Alijoren filmaren teaser posterra.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Azken agurra'ren lehen irudiak: Koldo Almandozen film berriaren trailerra estreinatu dugu

Euskaraz filmatutako dramedia existentzialistak bizitza eta heriotza ditu ardatz, ironia, samurtasuna eta umorea uztartuz. Iñigo Azpitarte eta Izaro Nieto dira protagonistak, hileta zibilak antolatzen dituen enpresa baten jabea eta bertan praktikak egiten dituen gaztea hurrenez hurren. 'Azken agurra' Zinemaldiko Sail Ofizialean, Proiekzio Berezien barruan, aurkeztuko da, eta Koldo Almandozen hirugarren film luzea da, Sipo Phantasma eta Oreina lanen ondoren. Garabi Films eta Txintxua Films ekoiztetxeen koprodukzioa da, Frakasa Films AIEren bitartez, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, EITBren babesa eta partaidetza izan du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiak "Subijana, más allá de un bigote" estreinatuko du, sukaldaritzako maisuaren bizitzara eta suetara hurbiltzeko lana

Jorge Fernandez Mayoralen eta Jesus Javier Ruiz Aquerretaren ez-fikziozko lan berria Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute, Culinary Zinema sailaren barruan. Subijana, más allá de un bigote izenburupean eta EITBren parte-hartzearekin, Pedro Subijana sukaldari gipuzkoarraren kontakizun intimo eta pertsonala eskaintzen du filmak; gure gastronomiaren eraldaketa eta modernizazio handian funtsezko irudia eta Euskal Sukaldaritza Berriaren bultzatzaile nagusietako bat izan denaren erretratua, hain zuzen ere. Gainera, dokumentala euskal zinemaren Irizar sarirako hautagaia ere izango da jaialdian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X