Alex Angulo aktorea gaur erraustuko dute, Logroñon
Alex Angulo aktorearen gorpua gaur erraustuko dute Logroñon, atzo Errioxako Lege Medikuntzako Institutuan autopsia egin eta izapide judizial guztiak amaitu ostean.
Erandioko aktorearen familiak Logroñoko ehorztetxe batekin egin ditu beharrezko izapide guztiak.
Horrela, egunean zehar izango da errausketa, Logroñoko hilerriko errausketa-labean. Familiak intimitatea eskatu du.
Omenaldia, asteazkenean
Antzezpenaren munduak aktore bizkaitarra agurtuko du asteazkenean, hilaren 23an. Anguloren omenaldi ekitaldia haren lankideek antolatu dute, eta Bilboko Campos Eliseos Antzokian izango da 19:00etatik aurrera, Alex de la Iglesia zinema zuzendari eta Anguloren lagunak jakinarazi duenez.
De la Iglesiak azaldu du hamasei urte zituenetik ezagutzen zuela aktore bizkaitarra, eta haren ontasunari esker hasi zela zinema egiten, "Mirindas asesinas" (1991) baino lehen.
Gero, Angulo izan zuen alboan bere lehen film luzean, Accion mutante (1993), baita El dia de la bestia (1995) eta Muertos de risa (1999) pelikuletan ere, nahiz eta, zuzendariaren ustez, zerrenda laburregia den: "Harekin egin nahi nituenak baino gutxiago dira".
'Bendita Calamidad' filma, bertan behera
Bendita Calamidad pelikularen filmaketa eten egin dute, Alex Anguloren heriotzaren ondorioz.
Film horretan, bahitutako apaizaren papera egin behar zuen Angulok. Gaizka Urresti da 'Bendita Calamidad' filmaren zuzendaria. Aurten Goya sari bat eraman zuen etxera Urreztik, 'Abstenerse agencias' laburmetraiari esker.
Izan ere, 'Bendita Calamidad' Zaragozan egiten ari dira, eta hiri horretara bidean izan du Angulok trafiko istripua. Filmaketa iragan astean hasi zuten.
Filme horretan lanean ari diren aktore eta langileek euren "atsekabea" adierazi dute gaur ohar batean. Angulo "pertsona zoragarria" eta "profesional handia" zela adierazi dute, eta Estatuko zinemagintzan betetzen zaila izango den "hutsunea" utzi duela azpimarratu dute.
Film horretan Carlos Sobera, Alexandra Jimenez, Nacho Rubio, Jorge Asín, Jorge Usón eta Marisol Aznar aktoreak agertuko dira.
'Bendita Calamidad' filmeko grabaketa taldea lanarekin jarraitu aztertzen ari da, Gaizka Urresti zuzendariak Europa Press jakinarazi dionez.
Urrestiren esanetan, "sentitzen garen arabera", taldeak aztertuko du "jarraitu ala ez". Urrestik esan du Alex Angulo "handienetako bat" izan dela, XX mendeko 80ko hamarkadan hasi eta "errekonozimendu handia izan arren, proiektu txiki zein handietan parte hartzen jarraitzen zuen".
"Kolpe handia izan da", esan du Miguel Mena pelikula oinarritzen den liburuaren egile eta kazetariak. Azaldu duenez, berak aurreko hilabetean ezagutu zuen Angulo, "lehenengo entseguetara etorri zenean". Menaren esanetan, 'Bendita Calamidad' filmean hiru protagonist daude, Anselo eta Ricardo anaiak, eta Ramiro jauna Tarazonako apezpikua, eta Angulo elizgizonaren lana egiten zuen. "Oinarrizko pertsonaia zen, ez dakigu zer gertatuko den" grabazioarekin.
Doluminak
Aktore, gidoilari eta zuzendariek Alex Anguloren heriotza deitoratu dute eta, sare sozialen bitartez, euren dolumina adierazi dute. Horrez gain, aktorearen familiari elkartasun mezu ugari bidali dizkiete.
Zinema Akademiak 'txio' bat bidali du berehala, Alex Anguloren heriotzaren aurren bere atsekabea erakutsiz. Askok 'El Dia de la Bestia' pelikulan egindako lanagatik gogoratuko dutela adierazi du Akadamiak bigarren txio batean.
Alex de la Iglesia film horretako zuzendariak ere hainbat mezu bidali ditu Twitter sare sozialaren bidez: "Jainkoa", 'Eskerrak danoi" edota "Ezin dut sinestu. Autobus baten barruan nago, ez dakit zer egin" izan dira Alex de la Iglesiaren hitzak.
Santiago Segura zuzendari eta aktoreak ere txio hunkigarria eskaini dio Angulori, aktorearen "ontasuna" gogora ekarriz. "Alex Angulo nire lankide eta laguna hil da. Ezinezkoa pertsona hobea izatea. Igande beltza", idatzi du.
Jose Coronado aktoreak ere Anguloren heriotza izan du hizpide Twitterren. "Gaur Alex Angulo joan da. Ez dut bihotz handiagorik ezagutu. Maite dugunok negar egiten diogu. Goian bego", argitaratu du Coronadok.
Atzo hil zen, Fuenmayorren
Alex Angulo euskal aktorea hil da igande honetan auto istripu batean Fuenmayorren (Errioxa).
Espainiako Gobernuak Errioxan duen Errioxako Gobernu ordezkariak ohar bidez jakinarazi duenez, istripua 17:30 inguruan gertatu da AP-68 errepidean Errioxako Fuenmayor herrian, Logroñotik Zaragozarako bidean.
Aktoreak gidatzen zuen autoa bidetik atera da eta tokian bertan hil da. Ezbeharraren tokira bertaratu diren Larrialdi Zerbitzuetako langileek ezin izan dute euskal aktorean heriotza baieztatu baino egin.
Anguloren gorpua Auzitegi Medikuntzako Erakundera eraman dute.

Auzitegi Medikuntzako Errioxako Institutuak aktorearen autopsia bukatu du dagoeneko, eta orain gorpuzkiak senideek agintzen duten lekura eramateko zain daude, ikerketako iturriek Eferi esan diotenez.
Auzitegi Medikuntzako Errioxako Institutuak goizeko lehen orduan egin du autopsia, eta izapide guztiak burutu ditu jada.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.
“One Battle After Another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan
Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen ataletan irabazi du.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman
Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.
Aranzazu Calleja musikagileak FANT zinema jaialdiaren ohorezko saria jasoko du
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia La casa en el árbol Luis Calderonen filmak irekiko du.
Beren senetik irten diren pelikulen alde, topa
Adibiderik nahi, behar? Hona hemen txundigarri oso diren pare bat: Maggie Gyllenhaalen The Bride! eta Anders Thomas Jensenen The Last Viking.