Kim Jong Uni buruzko komedia baten estreinaldia, bertan behera
Sony Pictures etxeak The Interview filma ez duela abenduaren 25ean estreinatuko iragarri du, hasierako asmoa hori bazen ere. AEBko zinema enpresa gehienek filma erakusteari muzin egin diote, mehatxuak izan direla-eta zalaparta handia sortu eta gero.
AEBko Poliziako hainbat ikertzailek CNN kateari argitu diotenez, Sony Picturesi eraso informatikoa egin diote “Ipar Korearentzat lan egiten duten hainbat hacker-ek”
Piratek joan den azaroan Sonyri egindako beste eraso bat ere eurek egin zutela aldarrikatu dute, eta filma ikusi nahi zuten pertsona guztiak berori eman behar zuten zinema aretoetatik urrun gelditzera deitu dituzte, Reuters albiste agentziaren hitzetan.
Informazio hori zabaldu eta berehala, Sonyk ohar bat kaleratu du, “enpresa filmaren distribuzioa gelditzeko eta konpainiari kalte egiteko saiakera argi honen aurrean zinez triste” daudela esateko.
CIAko bi kazetari errekrutatu eta Kim Jong Un Ipar Koreako buruzagia hiltzeko mandatua jasotzen dutela kontatzen du filmak, “komedia tonuan”. James Franco eta Seth Rogen dira laneko aktore nagusiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da