28 herrialdetako 97 film erakutsiko ditu Zinegoak jaialdiak
Gaur, astelehena, abiatuko da, Bilbon, Zinegoak gay-lesbo-trans zinema eta arte eszenikoen jaialdia, eta, haren kariaz, 100 emanaldi baino gehiago eskainiko dira Bilbon otsailaren 2ra arte, horietako 20 doakoak.
Aurtengo ekitaldiaren protagonista nagusiak Miguel Albaladejo (“El cielo abierto”, “Rencor”, “Volando voy”…) idazle eta zuzendaria eta Fernando Diez ekoizle eta argazkilari bilbotarra izango dira, biek omenezko ohorezko Mikeldi saria jasoko baitute. Diezek “Los tontos y los estúpidos” Roberto Castonen lana eta “A escondidas” Mikel Ruedaren filmak ekoitzi ditu berriki, esaterako, eta bi pelikulok jaialdian zehar ikusi ahalko dira.
Zinegoaken erakutsiko dituzten 97 filmetatik bederatzi Euskal Herrian egindakoak dira. Gainera, aurten inoiz baino presentzia handiagoa izango du euskarak jaialdian, ziklo batzuek euskarazko azpitituluak eskainiko baitituzte.
Jaialdia inauguratzeko, “Dólares de arena” Israel Cárdenas eta Laura Amelia Guzmán zuzendarien pelikula eskainiko dute gaur, astelehena, 20:00etatik aurrera Arriaga Antzokian, eta sarrera doakoa da. Turistekin harremanak izaten dituen dominikar baten istorioa da.
Gainera, aurten aurrenekoz klasikoak berreskuratuko dituzte “Klasiko ezkutu argituak” atalean. William Wyler eta John Ford 60ko hamarkadako Hollywoodeko ikurrek emakumezkoentzat idatziriko bi istorio erakutsiko dituzte: “Gezurra” eta “7 emakume”. Halaber, "Bilgune" atalean LGTB kolektiboak frankismoan jasandako errepresioari begiratuko diote, eta Pasoliniren lanaren gaineko atzerabegirakoa prestatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.