Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bud Spencer aktorea hil da

Aktore italiarrak 50 bat pelikula eta telesailetan parte hartu zuen, baina Terence Hillekin egindako lanengatik egin zen ezaguna.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Bud Spencer aktore italiarra hil da

Carlo Pedersoli aktorea, Bud Spencer ezizenarekin ezaguna, astelehen honetan hil da, 86 urte zituela, haren familiak Facebook sare sozialean argitaratutako mezu baten bidez jakinarazi duenez.

Terence Hill aktorearekin batera egindako ‘spaghetti western’ filmei esker lortu zuen ospea.

Bud Spencerrek Quo Vadis (1951) pelikulan parte hartuta egin zuen debuta zineman. Terence Hillekin batera, hamabost bat film egin zituen: lehendabizikoa, 1967an, Dios perdona, yo no, eta azkena, 1994an, Y en Nochebuena se armó el belén. Arrakasta, berriz, Le llamaban Trinidad (1971) filmarekin lortu zuten.

Spencer 1929an jaio zen, Napolin, eta 50 bat filmetan eta telesailetan egin zuen lan 80ko eta 90eko hamarkadetan.

Aktore izateaz gain, kirolari profesionala ere izan zen. Italiako txapelduna izan zen igeriketan, eta olinpiar joko batzuetan ere hartu zuen parte.

Zure interesekoa izan daiteke

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte

Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiko kartel berriek zinemako zenbait ogibide dituzte protagonista gisa

Ricardo Darin aktore, ekoizle eta zuzendaria izango da Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko kartel ofizialaren protagonista. Jaialdia 2026ko irailaren 18tik 26ra bitarte egingo da. Kartelak Donostiako Wallijai estudioak diseinatu ditu. Darin protagonista den kartelaren kasuan, collagea sortu dute 2024an hartutako erretratu batetik abiatuta. Poster ofizialarekin batera, gainerako sekzioetako kartelak ere eman dira ezagutzera, zinemagintzako ogibideei omenaldi egin nahian. Hala, Darinen irudia duen posterrak interpretaziora garamatza, eta gainerakoek, berriz, honako hauekin dute zerikusia: gidoia (New Directors), soinua (Horizontes Latinos), zuzendaritza (Zabaltegi-Tabakalera), muntaia (Perlak), arte-zuzendaritza (Nest), makillajea (Culinary Zinema), efektu bereziak (Zinemira) eta ekoizpena (Made in Spain). Kartel horiei Klasikoak ekimeneko hiru kartelak gehituko zaizkie laster. Aurten, Jose Giovanni zinegile, eleberrigile eta gidoilari frantsesa omeduko dute hiru kartel horien bidez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X