EiTB eta Zinemaldia, eskua elkarri hartuta 64. edizioan ere
EiTBk eta Donostiako Zinemaldiak lankidetza hitzarmena berritu dute asteazken honetan, irailak 7, Tabakalera espazioan eginiko ekitaldi batean. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eta Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak sinatu dute ituna, eta, horretan biltzen denez, EiTBk jarraipen handia egingo dio Zinemaldiari aurten ere, taldeko hedabide guztietan.
Irailaren 16tik 24ra bitartean, Donostia Zinemaldiaren berri zehatz-mehatz emateko ahalegin berezia egingo dute ETBn, Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Gaztean eta eitb.eus-en. Irekiera eta itxiera galak ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango dira. Horrez gain, Euskal Zinema-ETB Gala eta Donostia sariak (Ethan Hawke eta Sigourney Weaver) emateko ekitaldiak Internet bidez emango dira.
ETBko albistegietan, Zinemaldiak tartea izango du egunero. Albistegiek zuzenekoak, erreportajeak, elkarrizketak eta aurkeztuko diren filmen kronikak eskainiko dituzte. Kazetari eta teknikari lantalde zabalak emango du berri bederatzi egunetan. '¡Que Me Estás Contando!', eta 'Ahoz Ahoz' saioek ere Zinemaldiari erreparatuko diote. Gainera, 'EiTB Kulturak', denboraldiko lehen bi saioetan, irailaren 15ean eta 22an, aurtengo edizioaren inguruko edukiak erakutsiko ditu.
eitb.eus-ek, bestalde, web berezia eskainiko dio eta ekitaldi berezienak streaming-ez emango ditu. Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Gazteak ere ardatz nagusi izango dute Zinemaldia programazioan; elkarrizketak, erreportajeak, filmen analisiak eta ekitaldi eta jai guztien kronikak bilduko dituzte albistegi eta eguneroko saioetan.
“Buscando a Agirre” eta “Igelak”, ETB Galan
Jose Antonio Agirre lehendakaria buru izan zuen lehenengo Eusko Jaurlaritza osatu zenetik 80 urte bete diren honetan, EiTBk hura gogoratzeko ikus-entzunezko proiektua eraman du aurrera. Buscando a Agirre haren biografiara hurbiltzen gaituen dokumentala ekoitzi du, Francesc Escribanok zuzenduta, zeina irailaren 20an ospatuko den galan estreinatuko baiten.
Gainera, Igelak Patxo Telleriaren filma ere ikusi ahalko da egun horretan Victoria Eugenia antzokian.
Bestalde, Agirre lehendakariak beste izen-abizen batzuk hartuta Europan eta Ameriketan zehar ezkutuan egin zuen bidaia oinarri hartuta, lau ekoizle gaztek zuzendutako dokumental bana aurkeztuko ditu ETBk egun horretan Principe zinema aretoetan: Markak, Hannot Mintegiarena; Iragan gunea Berlin, Maider Oleagarena; Bosgarren solairua, Mikel Ruedarena, eta Paperezko ahotsak-Mugimenduari buruzko saiakera bat, Estibaliz Urresolarena. Bidaian zehar Agirrek egin zituen lau geldialdiek (Gernika, Berlin, New York eta Paris) lehendakariarentzat izan zuten pisua aztertu du bakoitzak.
ETBren parte-hartzea duten lanak
Urtero bezala, Zinemaldian ikusgai izango diren hainbat ekoizpenek ETBren babesa izan dute.
Kalebegiak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak bultzatutako proiektu kolektiboa da horietako bat. Donostian filmatutako edo inspiratutako hamabi istoriok osatzen dute, eta honako 15 egilek hartu dute parte: Julio Medem, Imanol Uribe, Daniel Calparsoro, Gracia Querejeta, Telmo Esnal, Asier Altuna, Luiso Berdejo, Koldo Almandoz, Borja Cobeaga, Isabel Herguera, Izibene Oñederra, María Elorza, Maider Fernandez Iriarte, Ekain Irigoien eta Iñaki Camacho. Kalebegiak Elorza Belodromoan estreinatuko da.
ETBk lagundutako beste ekoizpen batzuk Zinemira sailean aurkeztuko dira: Pelota II (Jørge Leth eta Olatz González), Chillida: Esku huts (Juan Barrero), Acantilado (Helena Taberna), Igelak (Patxo Telleria), Baskavígin. La matanza de los balleneros vascos (Aitor Axpe), El fin de ETA (Justin Webster), GUtik ZUra (Jon Maia) eta arestian aipatutako Agirreri buruzko bi dokumental, Iragan gunea Berlin (Maider Oleaga) eta Bosgarren solairua (Mikel Rueda). Azken sei horiek Irizar Sarirako hautagaiak dira.
dira.Zure interesekoa izan daiteke
ICOFF film laburren Gasteizko jaialdiak 50 lan eskainiko ditu egoitza berrian, Arkabian
Ofiziala atalak 30 lan emango ditu; Bagare euskal filmen atalak, zazpi, eta Nazioartekoak, hamahiru. Azken horretan saria emango dute lehenengoz.
Ikusi primizian “Cada día nace un listo” filmaren aurrerapena
Arantxa Echevarria zuzendariaren (“Carmen y Lola”, “Chinas”, “La infiltrada”) akziozko komedia beltzak EITBren parte hartzea du, eta ekainaren 5ean iritsiko da zinema aretoetara. Satira honetan, “pikarokeria, anbizioa eta itxurakeria” azaltzen dira, eta antzeztaldean daude Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Markos Marín, Marina Ostolaza, Javier Tolosa eta Sofía Otero.
Zinema jendaia Bizkaia Zubitik zintzilika
Hantuste eta txulo agertu da "¿Cómo hemos llegado a esto?" filma Euskal Herriko bizpahiru pantailatan, izenburu ezin aproposagoarekin.
Javier Ginerrek urriaren 30ean estreinatuko du bere lehen film luzea
Esta soledad pelikulan, barakaldar zinemagileak, Yo adicto serie sarituaren egileak, “anabasaren eta bakardadearen samurtasun basatiz bizirauten duten bi gazte” irudikatu ditu.
FANTek "Bajo tus pies" filma estreinatuko du
Fant Bilbao zinema jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra izango da, baina, aurretik, Bajo tus pies Cristian Bernard zuzendariaren film luzea emango du astelehen honetan; Urko Olazabal eta Sofía Otero aktoreek parte hartzen dute, eta beraiekin hitz egin dugu, eta Ibai Atanes eta Maribel Verdú ere ageri dira antzeztaldean.
“Sucia” eta “Black water” sarituko ditu Giza Eskubideen Zinemaldiak
Bàrbara Mestanza eta Marc Pujolarren dokumentalak film luze onenaren Ikusleen saria jasoko du, eta Black water Natxo Leuzaren lanak Amnesty International saria. Gaur bukatuko da jaialdia, eta Imanol Uribek ohorezko saria jasoko du.
Imanol Uribe: "Intolerantziaren aurkako borrokak gidatu nau"
Euskal zinemagileak, La fuga de Segovia, La muerte de Mikel, Días contados eta El rey pasmado filmen egileak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren sari berezia jasoko du ostegun honetan, "errealitateari atxikia" duen zinemari esker.
Lara Izagirre “Yerma”ren bertsio garaikide eta urbanoa filmatzen ari da euskaraz
Zinemagilearen hirugarren film luzearen protagonistak Ane Pikaza eta Aitor Borobia dira, eta Maria Goiricelayarekin batera dago idatzita, Lorcaren lan hori antzerkirako arrakastaz moldatu zuen antzerkigilearekin.
Euskal zinemak ongietorria egin dio Maialen Belokiri
Jose Luis Rebordinosek, lekukoa emango dion zuzendariak, eta Koldo Almandoz eta Lara Izagirre zinemagileek Beloki Zinemaldiko buru izendatu izanaz hitz egin digute.
Maialen Beloki izango da Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria 2027tik aurrera
Zinemaldiaren Administrazio Kontseiluak aho batez aukeratu du Beloki, Jose Luis Rebordinosen ondorengo gisa.