“Kalebegiak”
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zenbat begi, hainbat Donostia

Zinemaldiak “Kalebegiak” Donostia 2016k sustatutako film kolektiboa aurkeztuko du gaur, Belodromoan, hamabost zinemagilek lehen begi kolpean ikusten ez den hiriari eginiko omenaldi zirraragarria.
Barbara Goenaga eta Ramon Agirre, "Puntu itsua" laburreko protagonistak
Barbara Goenaga eta Ramon Agirre, "Puntu itsua" laburreko protagonistak

?Donostia bat bakarra munduan?, diote Serafin Barojak idatzi zituen hitz ezagunek, baina ez: milaka Donostia daude, jakina denez, begirale adina hiri, ?Kalebegiak? Donostia Kultura Hiriburutzaren ikus-entzunezko proiektuak erakusten duen moduan. 15 zuzendarik hiri bakarrari eginiko begiradak bildu ditu 12 film laburrek osatutako pelikula zinez interesgarriak.

Euskara, gaztelania, txinera eta ingelesa entzuten dira ?Kalebegiak?en, eguneroko bizitzan bezala, eta, linealtasunetik kanpo, proiektuak gorabeheraka darabil ikuslea ia bi orduz, bere izaera kolektiboari dagokionez, emozioen sigi-sagan. ?Kalebegiak?i begira dagoena ezin da erosotasunean babestu, zorionez.

Zinemari, literaturari eta arteari eskatzen zaien gauzetako bat bere denboraren lekukotasuna uztea da, eta ?Kalebegiak?ek Donostia izan denaren, denaren eta izan litekeenaren zati bat erakusten digu, hamabi txataletan. Zuzendari bakoitzak bere lubakitik bere Donostia edo bere Donostiaren zati bat oparitu dio proiektuari eta, ondorioz, gizartearekin partekatu du hiria bizitzeko bere era.

Dokumentalaren ikuspegitik (hunkigarria oso, Uriberen lana, adibidez) zein fikzioa erabilita, bizitza erakusten zaigu, ezinbestean itsasoa oso presente dagoen lanean: indarkeria, maitasuna, besteekiko harremana, familiartea, migrazioak, edertasuna, sexua, nartzisismoa, bakardadea?

Zuzendari gehienek, gainera, esfortzua argia egin dute hiriaren lehen geruza zeharkatzeko, irudi ohikoaren bestaldera jotzeko, eta irudi artegagarria, zenbaitetan ezerosoa, erakusten dute istorioetako batzuek, benetakoa beraz, postaletik haratago argi-ilunak dituena.

Postaleko Donostiaren ifrentzua erakusten da oro har maila altua eta zenbaitetan bikaintasuna erakusten duten istorioetan, jendea estropadei begira dagoenean beste nonbait gertatzen dena, lo gaudenean, su artifizialez gozatzen dugunean edo etxeko epeletan gozo gaudenean jazotzen dena, Donostia bat baino gehiago dela munduan, azken finean.

CONTENIDO NO ENCONTRADO

Zuzendari hauek hartu dute parte ?Kalebegiak?en: Koldo Almandoz, Asier Altuna, Luiso Berdejo, Daniel Calparsoro, Iñaki Camacho, Borja Cobeaga, María Elorza, Telmo Esnal, Maider Fernandez Iriarte, Isabel Herguera, Ekain Irigoien, Julio Medem, Izibene Oñederra, Gracia Querejeta eta Imanol Uribe.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X