Lau euskal film labur hautatu dituzte Goya sarien lehen aukeraketan
Espainiako Zinema Akdemiak Goya sarien 31. edizioan, animazio, dokumental eta fikzio sailetan, lehiatzeko aukeratu dituzten 26 film laburren izena iragarri du gaur.
Erakunde horren zuzendaritza batzordeko kideek osatutako talde batek animaziozko zortzi lan, lau dokumental eta fikziozko hamalau film labur aukeratu ditu, hurrengo asteetan Akademiako kideek ikusi eta Goya sarietan zer lan lehiatuko diren aukera dezaten.
Lan horien guztien artean, Gaizka Urresti (“El trastero”), Isabel Herguera (“Amore d’inverno”) eta Aitor Oñederra (“I said I would never talk about politics”) zinemagileen azken film laburrak daude. Euskal film labur horien zerrendan "Decorado" ere gaineratu beharra dago. Alberto Vazquez galiziarrak zuzendu du, baina UniKo ekoiztetxe bilbotarrak ekoitzi du.
Fikziozkoen artean, Gaizka Urrestiren lanaz gain, beste hauek daude aukeratuen zerrendan: 'Bla, Bla, Bla' (Alexis Morante), 'Disco Inferno' (Alice Waddington), 'En la azotea' (Damia Serra), 'Graffiti' (Lluís Quílez Sala), 'Hermanos' (Javier Roldan), 'Hostal Edén' (Gonzaga Manso), 'Jingle' (Marta Aledo), 'La invitación' (Susana Casares), 'No me quites' (Laura Jou), 'Timecode' (Juanjo Gimenez Peña), 'Vainilla' (Juan Beiro), 'Yo, presidenta' (Arancha Echevarría Carcedo) eta 'Zero'(David Victori).
Dokumentalen arloan, lan hauek aukeratu dituzte: 'Cabezas habladoras' (Juan Vicente Cordoba), 'Esperanza' (Alvaro Longoria), 'Palabras de Caramelo' (Juan Antonio Moreno Amador) eta 'The Resurrection Club' (Alvaro Corcuera eta Guillermo Abril).
Animazioari dagokionez, hauek lehiatuko dira Isabel Hergueraren eta Aitor Oñederraren lanekin Goyetan egoteko: 'Darrel' (Alain Carabantes Person eta Marc Briones Piulachs), 'Decorado' (Alberto Vazquez), 'Down by Love' (Jose Corral Llorente), 'Just the Beginning' (Abraham Lopez Guerrero), 'Oa' (Jaime Maestro Selles) eta 'Portrait of a wind-up maker' (Dario Pérez Moreno).
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da