'La La Land'ek izarrak ukitu ditu, Oscarretarako 14 izendapen lortuta
"La La Land" Damien Chazellek Los Angeles hiriari eta ameslariei idatzitako maitasun kantuak orain arte “Den-dena Evari buruz” (1950) eta “Titanic” (1997) pelikulek soilik erdietsi duten izendapen kopurua lortu du, hamalau. “La La Land”ek Mia aktore izan nahi duen gaztearen (Emma Stone) eta Sebastian jazz musikari saiatuaren (Ryan Gosling) arteko harremana du ardatz: Los Angelesen ezagutuko dute elkar, bakoitza bere ametsa errealitate bihurtzeko borroka betean dela.
Chazelleren filma atal hauetan dago izendatuta: argazkilaritza, gizonezko aktore nagusia (Ryan Gosling), soinu edizioa, soinu nahasketa, ekoizpen diseinua, jantziak, soinu banda, jatorrizko kantua (bi, “Audition” eta “City of stars”), jatorrizko gidoia, editatzea, emakumezko aktore nagusia (Emma Stone), zuzendaria (Damien Chazelle) eta filma.
Bestalde, aurtengo Oscarretarako izendapen gehien dituzten pelikulen zerrendan, “Arrival” (Denis Villeneuve) eta “Moonlight” daude "La La Land"en atzetik, zortzina dituztela. Haien atzetik, seina izendapenekin, “Manchester by the sea”, “Lion” eta “Hacksaw ageri dira.
Hollywoodeko Akademiak otsailaren 26an Los Angelesen, Oscar sarien 89. edizioaren galan, lehiatuko diren film eta profesionalen zerrenda iragarri du gaur. Horren arabera, film onenaren sarirako hautagaiak bederatzi film hauek izango dira: “La La Land”, “Moonlight”, “Manchester by the sea”, “Arrival”, “Fences”, “Hidden figures”, “Lion”, “Hell or high water” eta “Hacksaw ridge”.
Mel Gibsonek (“Hacksaw ridge”) aurren izango ditu, zuzendari onenaren Oscar saria irabazteko borrokan Denis Villeneuve (“Arrival”), Kenneth Lonergan (“Machester by the sea”), Barry Jenkins (“Moonlight”) eta Damien Chazelle (“La La Land”).
Emakumezko aktore onenaren sarirako hautagaiak Isabelle Huppert (“Elle”), Ruth Negga (“Loving”), Natalie Portman (“Jackie”), Emma Stone (“La La Land”) eta Meryl Streep (“Florence Foster Jenkins”) izango dira, eta, bigarren mailako aktoreen atalean, Viola Davis (“Fences”), Naomi Harris (“Moonlight”), Nicole Kidman (“Lion”), Octavia Spencer (“Hidden figures”) eta Michelle Williams (“Manchester by the sea”).
Gizonezko aktoreen aldetik, izendatuak hauek izango dira: Casey Affleck (“Manchester by the sea”), Andrew Garfield (“Hacksaw ridge”), Ryan Gosling ("La La Land"), Viggo Mortensen ("Captain fantastic") eta Denzel Washington ("Fences"). Bigarren mailako aktoreen atalean, berriz, hauek dira hautagaiak: Mahershala Ali ("Moonlight"), Jeff Bridges (“Hell or high water”), Lucas Hedges ("Manchester by the sea"), Dev Patel ("Lion") eta Michael Shannon ("Nocturnal animals").
Zure interesekoa izan daiteke
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.