'Teresa eta Galtzagorri' euskal filma, zinema aretoetan
Gaur helduko da zinema aretoetara “Teresa eta Galtzagorri” Dibulitoon Studio irundar animazio etxearen filma. Agurtzane Intxaurragak zuzendu du, eta Juan Luis Carreras liburu bilduma homonimoaren egileak sinatu du gidoia.
Teresa eta Tim dira abenturazko istorio honetako protagonistak, eta, filmaren egileen esanetan, “hizkuntza fresko, dibertigarri eta gaurkotua nabarmentzen da, baita kantu zentral oso gogoraerraza duen soinu banda, Joseba Beristain konpositore euskaldunak sortutakoa”.
Goya sariak emateko ekitaldiaren bezperan iritsiko da zinemetara filma, eta, hain zuzen, animaziozko pelikula onenaren saria irabazteko hautagaia izango da sariketa horretan, “Ozzy” eta “Psiconautas, los niños olvidados” Pedro Rivero bilbotarrak idatziriko filmarekin batera.
Agurtzane Intxaurragak zuzendu du filma, batik bat umeengan pentsatuta, baina gurasoentzako mezu argia ere badauka.
“Teresa eta Galtzagorri” bi pertsonaiaren istorioa da, 6 urteko neska baten eta iratxo baten istorioa. Mundu desberdinetatik etorritakoak badira ere, benetako laguntasuna eta horrek dakarren guztia aurkituko dute elkarrekin.
“Teresa eta Galtzagorri” filmak ETBren partaidetza du, eta Dibulitoon Studio 1991. urtean sorturiko etxearen lana da.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da