Film laburra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Las pelotaris' dokumentala, Interneten doan ikusteko moduan

Dokumentala ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko plataforma baten bidez ikusi ahalko da, doan, igandera arte.
las pelotaris

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, “Las pelotaris” Andres Salaberri nafar zinemagileak, Daniel Burgui kazetariak eta Jokin Pascual argazkilaritza zuzendariak eginiko dokumentala doan estreinatuko dute Interneten, feelmakers.com ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko plataforman. Aste osoan egongo da bertan ikusgai, igandera, hilak 12, arte.

Film labur dokumentalak Maite, Alicia, Rosa, Marion, Esther eta pilotan jokatzen duten beste hainbat emakumeren istorioa kontatzen du. Kirol horretan, 30 herrialde baino gehiagotan aritzen dira, eta toki askotan deigarritzat, ezezaguntzat eta, batik bat, gizonezkoen jarduera gisa dute.

Zinebi Bilboko jaialdian estreinatu zuten lana, 2015ean, Nafarroan, Mexikon eta Kalifornian filmatu eta gero. Dozena bat jaialditan erakutsi dute orain arte, eta, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginda, zuzendariek filma Sarean erakustea erabaki dute.

Filma ikusteko, Feelmakers webgunean erregistratu behar da, helbide elektroniko bat eta pasahitz bat erabiliz. Plataforma honek irudi kalitate handian erakusten du dokumentala, edozein euskarritan, ingelesez edo gaztelaniaz. Film laburrean, gaztelania, euskara, portugesa, frantsesa eta ingelesa nahasten dira.

Albiste gehiago zinema

teaser Karmele nueva película de Asier Altuna
con Jone Laspiur y Eneko Sagardoy
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Karmele' Asier Altunaren film berriaren trailerra, esklusiban

Karmele Asier Altuna zuzendariaren (Amama, Aupa Etxebeste!, Agur, Etxebeste) film luzea urriaren 10ean estreinatuko da. EITBren parte-hartzea duen filma Donostiako Zinemaldian ikusiko da lehenago, nolanahi den, Sail Ofizialaren barruan baina lehiatik kanpo, proiekzio berezi batean. Fikziozko filma Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta dago, Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy ditu protagonista eta Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran daude antzeztaldean.

Gehiago kargatu