'Handia' filma urriaren 20an estreinatuko dute
Handia Altzoko Handiaren bizitzan oinarritutako filma urriaren 20an iritsiko da Hego Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko zinema aretoetara, dena ondo bidean; data horretan estreinatzea erabaki du A Contracorriente Films banatzaileak, Loreak filma zabaltzeaz arduratu zen etxe berak.
Euskal Herrian, euskaraz ikusi ahalko da filma, gaztelaniazko azpidatziekin, eta Euskal Herritik kanpo, formatu horretan zein gaztelaniara bikoiztuta. Handia euskarazko filma da oro har, Jon Garañok azaldu digunez, baina gaztelania, ingelesa, frantsesa eta arabierazko eta portugesezko esaldi bana ere entzuten dira jatorrizko bertsioan, protagonisten joan-etorrien ondorioz.
Ipar Euskal Herriari dagokionez, Film Factory Entertainment nazioarteko banaketaz arduratuko den enpresak ez du oraindik aurkitu Frantziako Estaturako banatzailerik; hortaz, ez dago zehaztuta noiz estreinatuko den bertan Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filma.
Garañoren hitzetan, Handia, ETBren parte-hartzea duen filma, zinemaldi batean estreinatu nahiko lukete aretoetara iritsi aurretik, baina oraindik ez dago argi non eta noiz izan litekeen. Itxaron egin beharko da.
“Udan, bukatuta”
Ramon Agirre, Eneko Sagardoy, Joseba Usabiaga, Aia Kruse, Iñigo Aranburu eta Iñigo Azpitarte aktoreen lana erakutsiko duen filmak pantailara eramango du Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handia edo Altzoko Erraldoia ezizenarekin ezagun denaren istorioa, XIX. mendean Tolosaldeko herri horretan jaio eta bizi izan zen 2,42 metroko gizasemearena, eta lana “amaieratik oso gertu dago”.
Pascal Gaigneren zuzendaritzapean Bratislavan filmerako musika grabatu eta gero, nahasketetan murgilduta dago lantaldea egunotan, Mikel Fernandez Krutzaga ingeniariak Amezketan duen estudioan, eta irudi zein soinu postprodukzioei “ukitu batzuk” soilik geratzen zaizkiela aurreratu digu Jon Garañok.
Efektu digitalen azken bertsioa jasotzear daude –aste honen bukaeran bidaliko diete User T38 etxekoek zuzendariei– eta filma uda honetan bukatuko dute.

Kontagaiari dagokionez, Lehen Gerra Karlistatik bueltan, Martinek Joakin anaia gaztea ikaragarri altua dela ikusiko du, harrituta. Jendeak Lurreko gizasemerik altuena ikustearen truke ordaindu nahiko duela sinetsita, bi anaiok Europan zehar bidaiatuko dute, aberastasun goseak, diruak eta ospeak familia baten patua betiko aldatuko duten zeharkaldian.
“Aundiya”tik “Handia”ra
Aundiya izenburuarekin lan egin du orain arte filmaren lantaldeak proiektuan, baina aldatu egin dute eta Handia izango da filmaren izenburu behin betikoa.
Asmoa, gainera, nazioartean izenari eustea da, Handia deitzea alegia, nahiz eta gero tokian tokiko hizkuntzan azpititulu bat jarri. Izan ere, estatu bakoitzeko erosleak du azken hitza horretan. Horren erakusgarri, 80 egunean filmak Alemanian Udazken loreak izenburua hartu zuela ekarri digu gogora Garañok.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.