Hamalau euskal ekoizpen izango dira Donostiako Zinemaldian
Hamalau euskal ekoizpen izango dira Donostiako 65. Zinemaldiko zortzi sail eta programetan. Horietako zazpiren nazioarte mailako estreinaldia hartuko du, gainera, zinema jaialdiak, eta, horrenbestez, Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko lehiatuko dira lan horiek.
Zinemira sailak hiru film hartuko ditu: Eñaut Castagnet eta Ximun Fuchs Le Petit Theatre de Pain antzerki konpainiaren sortzailea fikzio zinematografikoaren alorrean estreinatuko dira Non filmarekin; Bi txirula gogoetarako bidaia Iñigo Garciaren fikziozko lehen film luzea da; eta Pablo Iraburuk, Migueltxo Molinak eta Igor Otxoak Elkarrekin-Together zuzendu dute.
Euskal Zinema eta ETBren Galako emanaldirako aukeratu dute azken film hori, zeinaren istorioak AEBko ekialdeko kostaldean dagoen uharte urrun batera eramango baititu ikusleak, euskal arkeologoen espedizio bati jarraituta.
Zinemira saila lehiaketaz kanpo parte hartuko duten bi filmekin osatuko da: Converso David Arratibelen bigarren filma eta Nur eta herensugearen tenplua, Juanba Berasategik (Pasaia, 1951-2017) zuzendutako azken pelikula.


Sail Ofiziala
Sail Ofizialeko bi obra izango dira Irizar euskal film onenaren sarirako hautagai, biek ere ETBren parte-hartzea dutenak: Morir, Fernando Francok La herida egin ostean zuzendutako bigarren filma, aktore taldean Marian Alvarez Zilarrezko Maskorraren irabazlea duena, eta Handia Aitor Arregiren eta Jon Garañoren pelikula.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Halaber, Operación Concha Antonio Cuadri zuzendariaren filma ere saria lortzeko lehian izango da, Jordi Mollà, Karra Elejalde, Unax Ugalde, Ramon Agirre eta Barbara Goenaga protagonista dituela. Film horrek ere ETBren parte-hartzea du.
Irizar sariaren epaimahaiak kontuan hartuko ditu Volar Bertha Gaztelumendiren filma eta Plágan Koldo Almandozen film laburra ere, Zabaltegi-Tabakalera sailean emango dena.
Zinemira saria
Euskal Zinema eta ETBren Galan, irailaren 26an, asteartearekin, Elkarrekin-Together ETBren parte-hartzea duen filma proiektatu eta Zinemira ohorezko saria emango dute Victoria Eugenia antzokian.
Euskal zinemagintzaren alorreko pertsona ospetsu baten ibilbidea aitortzeko aintzatespen hori Julia Juaniz muntatzaileak jasoko du aurten, aurretik Imanol Uribek (2009), Alex Angulok (2010), Elias Querejetak (2011), Michel Gaztambidek (2012), Juanba Berasategik (2013), Pedro Oleak (2014), Karmele Solerrek (2015) eta Ramon Bareak (2016) egin zuten bezala.
Hirurogei produkzio baino gehiago muntatu ditu Juanizek (Arellano, Nafarroa, 1956), bai zuzendari ezagunenak (Carlos Saura, Víctor Erice, Daniel Calparsoro, Mercedes Alvarez, Rafael Gordon, Ramon Barea, Alberto Morais, Ines Paris) bai euskal zinemagile gazteenak (Alberto Gorritiberea Jabi Elortegi, Pedro Aguilera eta Arantza Ibarra).
Bi aldiz izendatu dute Juaniz muntaketa onenaren Goya sarirako, eta El cielo gira filmak Espainiako Kritikari Zinematografikoen Zirkuluaren saria ekarri zion.

Aurtengo euskal ekoizpenak aurkeztu ditu Zinemaldiak gaur goizean
Lau euskal ekoizpen, profesionalen eskura
Euskal ekoizpenak Zinemaldira bertaratzen diren profesionalen eskura ere izango dira. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan, hastapenetan dauden eta ETBren parte-hartzea duten bi proiektu aurkeztuko dituzte: Akelarre Pablo Agüero zuzendariak 1609ko Euskal Herrian girotutako filma eta El doble más quince Mikel Ruedaren (Bilbao, 1980) proiektu berria.
Horrez gain, Glocal in Progress ekimenak, hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatutako Europako filmei eskainitako jarduerak, Telmo Esnal (Zarautz, 1967) zuzendariaren Dantza aukeratu du lehenbiziko edizioan.
Azkenik, Ikusmira Berriak programan, Las letras de Jordi Maider Fernandez Iriarteren proposamena eskainiko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.