Ricardo Darinek Donostia saria jasoko du
Ricardo Darin 1957an Buenos Airesen jaiotako aktoreak Donostiako 65. Zinemaldiko Donostia saria jasoko du, irailaren 26an. 2015ean "Truman" filmean egindako lanagatik Javier Camara espainiarrarekin batera gizonezko aktore onenaren Urrezko Maskorra irabazi zuen aktorearen ibilbide osoari aitorpena egingo dio, horrela, zinema jaialdiak.
Donostian La cordillera Santiago Mitreren lana aurkeztuko duen aktoreak Adolfo Aristarain, Juan José Campanella, Fabián Bielinsky, Fernando Trueba, Pablo Trapero, Cesc Gay eta Santiago Mitre zuzendariekin lan egin du, besteak beste.
Mitreren azken lan hau Txilen dago girotua, latinoamerikar presidenteen goi-bilera batean, eta, Darinekin batera, Dolores Fonzi, Erica Rivas, Elena Anaya, Daniel Gimenez Cacho, Alfredo Castro, Paulina Garcia eta Christian Slater agertzen dira. Irailaren 26an bertan, asteartearekin, proiektatuko dute, Kursaal auditorioan.
Darinek bost urterekin egin zuen interpretazioan debuta, telesailetan, eta 1979an ekin zion bere ibilbide zinematografikoari, Julio Porteren (La carpa del amor) eta Adolfo Aristarainen (La playa del amor) eskutik
80ko eta 90eko hamarkadetan berriz ere aritu zen Aristarainekin lanean (The Stranger, 1987), baita Alberto Lecchi (Perdido por perdido, 1993), Eduardo Mignogna (El faro, 1998) eta Juan José Campanellarekin (El mismo amor, la misma lluvia, 1999) ere, baina batik bat Fabián Bielinskyren lehen lanari esker, Nueve reinas (2000), hasi zen nazioartean ezaguna izaten.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
2015ean Zilarrezko Maskorra irabazi zuen, Javier Camararekin batera
Ondoren, Latinoamerikako eta Espainiako zinemagintzako funtsezko film batzuk egin zituen: kasurako, El hijo de la novia (2001, atzerriko film onenaren Oscar sarirako izendatua), Luna de Avellaneda (2004), El secreto de sus ojos (2009, atzerriko film onenaren Oscar saria) eta Relatos salvajes. 2007an zinema-zuzendari gisa debutatu zuen, La señal filmarekin, Martín Hodara-rekin elkarlanean, eta aurten ere berriz aritu da harekin Nieve negra filmean.
Manuel Gutierrez Aragonek adierazi bezala, "badirudi jokatzen dituen pertsonaia guztiak beretzat idatzi direla berariaz, eta bere antzezpenerako soilik. Filma ikusi ondoren, eta gogora ekarri eta berrikusten dugunean, ez genuke onartuko Darinek ez beste inork joka zezakeenik benetan pertsonaia hori. Horregatik ez gara inoiz nekatzen haren filmez".
haren filmez".Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.