GOYA SARIAK 2018
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal politikari eta pertsona ezagunek 'Handia' zoriondu dute Twitter bidez

Goya Sarietan 10 garaikur jaso eta gero, zorion mezuz bete dira sare sozialak. Izan ere, historian sari gehien jaso dituen hirugarren filma bihurtu da 'Handia'.
Handia

2018an izugarrizko arrakasta erdietsi ostean, Handia pelikulako aktore, zuzendari eta lantalde guztia zoriontzeko mezuz bete dira sare sozialak. Eta ez da gutxiagorako, 10 garaikur eskuratu baititu Altzoko erraldoiaren istorioa kontatzen duen pelikulak. Hala, inoiz Goya gehien jaso duen hirugarren filma bihurtu da, Mar adentro eta ¡Ay Carmela! filmen atzetik.

Gidoi original onenaren saria, aktore berri onenaren saria, argazki zuzendaritza onenaren saria, musika original onenaren saria, efektu berezi onenen saria eta makilaia zein jantzitegi onenaren saria lortu ditu, besteak beste.

%19,9ko pantaila-kuota izan zuen telebistako emankizunak atzo gauean, eta #Goya2018 eta #Handia hitzak Trending Topic ziren gaur eguerdian oraindik. Euskara eta emakumeen gala izan zela esan dute askok, eta bi gai horiek ere txio ugari eragin zituzten.

 

Albiste gehiago zinema

SAN SEBASTIÁN, 24/09/2025.- El director y la actriz palestinos Motaz Malhees (c-i) y Saja Kilani (c-d), este miércoles durante la concentración propalestina en el 73 Festival Internacional de Cine de San Sebastián.- EFE/ Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Victoria Eugenia Antzokiak txalo artean hartu ditu "The Voice of Hind Rajab" filmeko protagonistak, Gazako genozidioaren aurkako manifestazioaren atarian

"The Voice of Hind Rajab" filma proiektatu dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, eta bertaratutakoek zazpi minutuko txalo zaparrada eskaini diete haren protagonistei, Palestinaren aldeko adierazpenen artean. Filmak sei urteko neskato baten istorioa kontatzen du. Neskato horrek laguntza eskatu zuen, Israelgo armadak erasotako ibilgailu batean harrapatuta geratu ondoren. Motaz Malhees eta Saja Kilani aktoreak, hunkituta, kalera atera dira, Gazako genozidioaren aurkako manifestazioa hastear zegoela, eta eskainitako elkartasun keinuak eskertu dituzte.

Gehiago kargatu