Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jorge Jacomeren 'Flores' filmak Punto de Vista jaialdiaren sari nagusia jaso du

Nathaniel Dorskyk "Elohim, or divine beings, the energy of light as creation" filmarekin irabazi du zuzendari onenaren saria; Deborah Stratmanen "Optimism", berriz, laburmetrai onena izan da.
Sarituak antzeztokiaren gainean.
2018ko sarituak antzeztokian. Argazkia: Punto de Vista Nafarroako Zinema Jaialdia.

Jorge Jacomek zuzendutako Flores filma izan da 2018ko Punto de Vista jaialdiaren film onena. Jaialdia larunbat gauean bukatu zen, Baluarten egindako sari banaketarekin.

Bestalde, Nathaniel Dorsky izan da zuzendari onena, Elohim, or divine beings, the energy of light as creationfilmarekin; Deborah Stratmanen Optimism laburmetrai onena izan da.

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren epaimahaiak (Rebecca Baron, Fran Gayo, Paolo Moretti, Nicolas Pereda eta Celine Browez) Jorge Jacomeren Flores filmari sari nagusia (10.000 euro) ematea erabaki du, "apokalipsi ostekoa eta bukolikoa; kezkagarria eta sentsuala; ohiturazkoa eta futurista" baita. Ildo horretan, epaimahaiaren hitzetan, "filmak osagai kontraesankorrak nahasten ditu eta unibertso poetiko eta pertsonala eratzen du".

Publikoaren Sari berezia (1650 euro) Marina Lameiroren Young and beautiful filmari eman diote; eta Gazteriaren Saria (1500 euro) Flores filmarentzat izan da.

Jonathas de Andraderen O peixe filmaren zuzendaritzak aipamen berezia jaso du.

Bestalde, X Films Proiektuaren saria Zazpi Térdiren La vía flotanteri eman diote.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala

Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X