‘Soinujolearen semea’ Atxagaren eleberria, zinemara
Aste honetan hasi dira Soinujolearen semea Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako pelikula filmatzeko lanetan, ETBren laguntza duen proiektu batean.
Antzerkirako moldaketak arrakasta lortu eta gero, Fernando Bernuesek zuzenduko du eleberriaren zinemarako bertsioa, bere aginduetara aktore hauek dituela: Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Cristian Merchan, Bingen Elortza, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson, Miren Arrieta, Laia Bernués eta Eneko Sagardoy gizonezko aktore berri onenaren aktore berri onenaren sariaren irabazlea.
Patxo Telleriak egokitu du gidoia, eta musikaz Fernando Velazquez getxoztarra (Lo imposible, Un monstruo viene a verme…) arduratuko da. “Soinujolearen semea”k Eusko Jaurlaritza eta ETBren laguntza du, eta zazpi astez filmatuko dute, Gipuzkoan eta Nafarroan batik bat.
Proiektuan, munta handiko profesionalak daude murgilduta: Juanma Pagazaurtundua (800 balas, La comunidad, Lasa eta Zabala) ekoizpen zuzendaria, Gonzalo F. Berridi (8 apellidos Vascos, La Buena Nueva) argazki zuzendaria, Peio Villalba (Igelak, Bi anai) arte zuzendaria, Saioa Lara (Operación Concha, Handia) jantzitegi lanetan eta Karmele Soler (Lasa eta Zabala, La piel que habito) eta Olga Cruz (Bajo la piel del lobo, Handia) makillaje eta ile-apainketaren arduradunak.
Eleberriak kontatzen duen istorioan, David hilzorian dago, eta Joseba, txikitako laguna, azken agurra ematera joan da Kaliforniara. Biak ETAko kideak izan ziren, Francoren diktaduraren azken urteetan, eta Davidek herritik alde egin behar izan zuen, kideek arbuiaturik. Orain, aspaldiko lagun hauek egiari aurre egin beharko diote, azken topaketa honetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak astearte honetan jarriko dira salgai
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.