'Ozeko Aztia' filmeko zapata gorriak berreskuratu dituzte, lapurtu eta 13 urtera
AEBko Polizia Federalak, FBIk, Ozeko Aztia filmean Dorothy pertsonaiak, Judy Garland estatubatuar aktoreak gorpuztu zuen neskatoak, soinean zeraman zapata gorri parea berreskuratu du, norbaitek lapurtu eta 13 urtera.
AEBko Poliziak jakinarazi duenez, Minneapolis hirian (Minnesota) aurkitu dituzte zapata gorri dirdiratsuak, aktorea jaio zen estatuan, hain zuzen ere, Star Tribune bertako egunkariak idatzi duenez.
Zapatok “estatubatuar kulturaren gai baliotsua” direla adierazi du FBIk, eta laguntza eskatu du lapurretaren susmagarriak, oinetakoen jabeei estortsioa egiten saiatu zirenak, identifikatzeko.
Zapatak Judy Garland Museoan ostu zituzten, Grand Rapids hirian (Minnesota), 2005eko abuztuaren 27ko gauean, minutu batean egindako lapurretan.
FBIren arabera, zapatak 13 urte egon dira galduta, nahiz eta segurtasun indarrek jo eta ke bilatu dituzten (meategi hustuak ere arakatu dituzte).
AEBko Historiaren Museo Nazionalera bidali dute zapata parea, eta bertako hainbat historialarik baieztatu dute lapurtu zituzten oinetakoak direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herriko zinema-areto komertzialetako emanaldien % 2,25 izan ziren euskaraz 2025ean
Pantailak Euskaraz ekimenak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak iaz euskal aretoetan egindako proiekzioak aztertu dituzte, eta datu “gordin bezain kezkagarriak” aurkeztu.
“Las hijas”: Alabak Cannesen daude
Yune Nogueiras protagonista duen filma thriller psikologiko bat da, Daniel Romero pelikularen zuzendariak eta Asier Guerricaechevarria bilbotarrak idatzia. Marché du Film topagunean parte hartzen ari da Cannesen, salmenta agenteen, banatzaileen eta jaialdietako programatzaileen faborearen xerka.
Altxaliliak Cannesen, izan nahi dutena izan daitezkeela aldarrikatzeko bidean
Altxaliliak Maia Iribarneren dokumental luzea Marché du Filmen, Cannesko zinema jaialdian industriak antolatzen duen topagunean, bidea egiten ari da egunotan, lankidetzarako aukeren bila. Ikusi pelikularen lehen irudiak.
Dena prest Cannesen, pantailak dirdiraka hasteko
Peter Jackson eta Barbra Streisand omenduko dituzte, eta izen handiak daude Sail Ofizialean: Almodovar, Farhadi, Pawlkowski, Sorogoyen, Kore-eda, Mungiu...
Fabio Testi aktore italiarrak Ohorezko Fant saria jasoko du
Larunbatean, fantasiazko zinemako jaialdiaren amaiera galan, jasoko du aktoreak beldurrezko eta fantasiazko generoetan nabarmendu den profesionalentzako saria.
Jules Mamonek "bestetasun, singulartasun eta munstroaren figuraz" jantzi du Zinegoaken kartela
LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdiak 23. edizioaren irudia aurkeztu du. “Bestea deitu duten hori eztabaidaren erdian” jarri nahi du Zinegoakek.
ICOFF film laburren Gasteizko jaialdiak 50 lan eskainiko ditu egoitza berrian, Arkabian
Ofiziala atalak 30 lan emango ditu; Bagare euskal filmen atalak, zazpi, eta Nazioartekoak, hamahiru. Azken horretan saria emango dute lehenengoz.
Ikusi primizian “Cada día nace un listo” filmaren aurrerapena
Arantxa Echevarria zuzendariaren (“Carmen y Lola”, “Chinas”, “La infiltrada”) akziozko komedia beltzak EITBren parte hartzea du, eta ekainaren 5ean iritsiko da zinema aretoetara. Satira honetan, “pikarokeria, anbizioa eta itxurakeria” azaltzen dira, eta antzeztaldean daude Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Markos Marín, Marina Ostolaza, Javier Tolosa eta Sofía Otero.
Zinema jendaia Bizkaia Zubitik zintzilika
Hantuste eta txulo agertu da "¿Cómo hemos llegado a esto?" filma Euskal Herriko bizpahiru pantailatan, izenburu ezin aproposagoarekin.
Javier Ginerrek urriaren 30ean estreinatuko du bere lehen film luzea
Esta soledad pelikulan, barakaldar zinemagileak, Yo adicto serie sarituaren egileak, “anabasaren eta bakardadearen samurtasun basatiz bizirauten duten bi gazte” irudikatu ditu.