SARIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Errementari' filmak bost sari eskuratu ditu AEBetako Film Quest Festivalean

Paul Urkijoren azken lanak Film Onenaren Saria, Zuzendaritza Onenarena, Bigarren Mailako Aktore Onenarena, Jantzitegi Onenarena eta Makillaje Onenaren Saria eskuratu ditu.
20180117142739_errementari_
20180117142739_errementari_

Euskal zinema bolada onean da. Alex Urkijok ekoitzi eta Paul Urkijok zuzendutako Errementari filmak bost sari potolo eskuratu ditu AEBetan, Utahko Film Quest Festivalean.

Zehazki, Film Onenaren Saria, Zuzendaritza Onenarena (Paul Urkijo), Bigarren Mailako Aktore Onenarena (Eneko Sagardoy), Jantzitegi Onenarena (Nerea Torrijos) eta Makillaje Onenaren Saria (Pedratti) eskuratu ditu.

 

"Patxi Errementaria" euskal ipuin tradizionalean oinarritua dago pelikula, eta aurtengo Zinemaldian ikusi ahal izango da, Zinemira sailean

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X