Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko Filmategiak Helena Tabernari buruzko atzerabegirakoa aurkeztu du

Bihar, urriak 4, hasiko da zikloa, eta “Yoyes”, “La buena nueva”, “Nagore” eta “Acantilado” film luzeak eskainiko dituzte, besteak beste.
Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendaria eta Helena Taberana. Argazkia: Efe.
Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendaria eta Helena Taberana. Argazkia: Efe.

Euskadiko Filmategiak Helena Taberna nafar zinemagilearen lanari eskainiko dion atzera begirako erakusketa aurkeztu du gaur. Abendura arte egingo dute, Tabakalera Donostiako espazioan.

Zikloan, lau film labur emango dituzte, besteak beste: “Yoyes” (2000), bihar Helena Tabernak Tabakaleran aurkeztuko duena, “La buena nueva” (2008), “Nagore” (2010) 2008ko sanferminetan hil zuten Nagore Laffageri eskainitakoa, eta “Acantilado” (2016). Emanaldien aurretik, aurkezpen bat egingo dute aktoreek, zinemagileek edo zinema irakasleek.

Ostiralean, urriak 5, elkarrizketan arituko dira Helena Taberna bera eta Agnieszka Holland zinemagilea, eta “Pokot” poloniar zuzendari horren pelikula proiektatuko dute jarraian.

Halaber, "La mujer de Lot" (1990), "87 cartas de amor" (1992), "Emilia de Zubeldia" (1993), "Nerabe" (1996), "Busto de un poeta" 1991) eta "Alsasua, 1936" film labur eta ertainak ere erakutsiko dituzte, eta Euskadiko Filmategiak, Nafarroakoarekin elkarlanean, nafar zinemagilearen obrari buruzko liburu bat argitaratu du, Carlos Roldan zinema adituak idatzitakoa.

Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariaren hitzetan, Tabernaren lana “ausarta, nekaezina, humanista eta feminista” da.

Azken ezaugarri horri buruz galdetu diotenean Tabernak esan duenez, zineman zenbat eta emakume gehiago egon “orduan eta aukera handiago izango da maisulanak egoteko eta mundua bi ikuspegitatik kontatuko da, ez bakarrik begirada maskulinotik”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala

Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X