Urtarrilaren 9tik aurrera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinemaren historiari errepasoa Azkuna Zentroan, 50 klasikoren bidez

Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak 50 pelikula historiko proiektatuko ditu asteazken eta ostiraletan, urtarrilaren 9tik apirilaren 11ra.
Azkuna Zentroa
Urtarrilaren 9tik apirilaren 11ra ikusi ahalko dira filmak

Azkuna Zentroak, Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, zinemaren historia errepasatuko du 50 pelikula ezagunen proiekzioaren bidez.

Bihartik (urtarrilak 9) apirilaren 11ra, XX. mendeko ikonografiaren zati handi baten oinarria diren 50 maisulan egongo dira ikusgai: Federico Fellini, Jean-Luc Godard eta Agnès Varda zinemagileen lanak; Marilyn Monroe, Charles Chaplin, Carole Lombard eta Gene Kelly aktoreak erakusten dituzten istorioak…

Filmak asteazken eta ostegunetan ikusi ahalko dira, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin, eta sarreren prezioa 4,5 eurokoa izango da; 3,5 eurokoa AZ txartela dutenentzat.

Besteak beste, hauek emango dituzte: Otto e Mezzo, The Big Sleep, The third Man, Shanghai Express, Il Gatopardo, Modern Times, Singin’ in the Rain, Paris Texas Ikusi programazio osoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X