ZINEMA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'El Reino' eta 'Campeones' filmak nagusi, Goya sarietan

Euskal ordezkariei dagokienez, Arantxa Echevarriak irabazi du zuzendari berri onenaren saria. Raul de la Fuente, Amaia Ramirez, Josu Inchaustegi eta Clara Bilbao ere saritu dituzte.
El Reino filmeko taldea. Argazkia: EFE
El Reino filmeko taldea. Argazkia: EFE


28 SARITUAK
 
Film onena: Campeones
 
Zuzendaritza onena: Rodrigo Sorogoyen, El reino filmagatik
 
Gizonezko aktore onena: Antonio de la Torre, El reino filmagatik
 
Emakumezko aktore onena: Susi Sanchez, La enfermedad del domingo filmagatik
 
Moldatutako gidoi original onena: Alvaro Brechner, La noche de 12 años filmagatik
 
Gidoi original onena: Isabel Peña eta Rodrigo Sorogoyen, El reino filmagatik
 
Bigarren mailako gizonezko aktore onena: Luis Zahera, El reino filmagatik
 
Bigarren mailako emakumezko aktore onena: Carolina Yuste Carmen y Lola filmagatik
 
Gizonezko aktore berri onena: Jesus Vidal Campeones filmagatik
 
Emakumezko aktore berri onena: Eva Llorach Quien te cantara filmagatik
 
Zuzendari berri onena: Arantxa Echevarria Carmen y Lola filmagatik
 
Europako film onena: Cold War
 
Animazio film onena: Un dia mas con vida
 
Produkzio zuzendaritza onena: Yousaf Bokhari, El hombre que mato a Don Quijote filmagatik
 
Dokumental onena: El silencio de los otros
 
Efektu berezi onenak: Lluis Rivera eta Felix Berges, La sombra de la ley filmagatik
 
Soinu onena: Roberto Fernandez eta Alfonso Raposo, El reino filmagatik
 
Jantzien diseinu onena: Clara Bilbao, La sombra de la ley filmagatik
 
Iberoamerikako film onena: Roma
 
Abesti original onena: Este es el momento, Coque Mallak sortua, Campeones filmerako
 
Musika original onena: Olivier Arson, El reino filmagatik
 
Makilaje eta ileapaindegi onena: Sylvie Imbert, Amparo Sanchez eta Pablo Perona, El hombre que mato a Don Quijote filmagatik
 
Zuzendaritza artistiko onena: Juan Pedro Gaspar, La sombra de la ley filmagatik
 
Argazkilaritza zuzendaritza onena: Josu Inchaustegui La sombra de la ley filmagatik
 
Muntaia onena: Alberto del Campo El reino filmagatik
 
Fikziozko  film labur onena: Cerdita
 
Dokumental film labur onena: Gaza
 
Animaziozko film labur onena: Cazatalentos


 Aldarrikapen feministak

"Ezta bat gutxiago ere" esaldia idatzita zuten abaniko gorriak eraman zituzten gonbidatuak Goya sarietan, indarkeria matxistaren kontrako protestan. Sarituek ere aldarriak egin zituzten bere hitzaldietan. Eva Llorachek esaterako, emakumezko aktore berri onenaren saria jaso zuenean aretoan zeuden emakume guztiak altxarazi zituen bere hitzaldiarekin.

Aurtengo Goya sarietan izendatutakoen %27 emakumezkoak izan dira eta %74 gizonezkoak. Hori azpimarratu zuen Carolina Yustek bere hitzaldian, eta ildo horretan eskerrak eman zizkien Carmen y Lola filmeko arduradunei partehartzaileen %70 emakumeak izateagatik.

Susi Sanchez aktore onenaren sariak ere topa egin zuen emakume guztiengatik eta ekitaldiko aurkezleek ere emakumeekiko elkartasuna erakutsi zuten.

 


Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X